Politika -

Erabakitzeko eskubidearen alde

Mobilizazio erraldoi baterako deia egin du Gure Eskuk ekainaren 7rako

"Euskal lurralde guztietako jendea" deitu du Gure Esku ekimenak, "Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki!" lelopean, Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egitera.

Larunbat honetan Gure Eskuk Bilbon egindako ekitaldiaren irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA
Larunbat honetan Gure Eskuk Bilbon egindako ekitaldiaren irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA
Larunbat honetan Gure Eskuk Bilbon egindako ekitaldiaren irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2025eko ekainaren 7rako mobilizazio nazional erraldoi baterako deia egin du Gure Esku ekimenak larunbat honetan Bilbon egindako ekitaldian. Iragarpen horrekin batera, ehun bat lagun baino gehiagoren atxikimendua duen manifestua aurkeztu du.

Erabakitzeko eskubidea aitortzeko bidean, "jauzi bat" ematea ezinbestekoa dela azpimarratu dute. Hori dela eta, "euskal lurralde guztietako jendea" deitu dute ekainaren 7an, 17:30ean, Bilboko Casilla plazatik abiatuko den manifestazioarekin bat egitera, "Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki!" lelopean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Bilbo gaur Gure Esku Eguneko albisteak Eguneko albisteak Manifestazioak gaur