Politika -

EAE-ko hauteskundeak

EAJk 28 eserleku lortuko lituzke eta EH Bilduk 27, Soziometroaren arabera

Eusko Jaurlaritzaren boto asmoari buruzko inkestaren arabera, PSE-EEk eta PPk ordezkari gehiago lortuko lituzkete (13 eta 7, hurrenez hurren). Elkarrekin Podemos, Sumar eta Vox Eusko Legebiltzarretik kanpo geratuko lirateke.

Jendea Bilbon. EITB Media.
Jendea Bilbon
Jendea Bilbon. EITB Media.

Naiara Ballesteros | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak gaur egingo balira, EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak, Eusko Legebiltzarrean 28 ordezkari lortuta, azken hauteskundeetan lortu zituenak baino 1 gehiago. Gertutik jarraitzen dio EH Bilduk, orain duen ordezkari kopuru bera lortuko lukeela, 27.

Boto asmoari buruzko inkesta azaroaren 5etik 8ra egin zuten, 3.030 telefono elkarrizketaren bidez. Horren arabera, PSE-EE hirugarren indar gisa mantenduko litzateke, eta igoera lortuko luke, 13 (+1) ordezkari.

Emaitza horiekin Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten alderdiak, EAJ eta PSE-EE, indartuta aterako lirateke, bakoitzak eserleku bat gehiago lortuta. Gainera, Sumarrek zein Voxek bakoitzak duen eserleku bakarra galduko lukete.

Horrenbestez, jeltzaleek eta sozialistek osatutako gobernu koalizioak Eusko Legebiltzarrean duten gehiengoa indartuko luke: Ganbera osatzen duten 75 eserlekuetatik 41 izango lituzke, eta orain 39 ditu.

Lurraldez lurralde aztertuta, EAJk eserlekuetan irabaziko luke Bizkaian, eta berdindu egingo luke Araban EH Bildurekin; Gipuzkoan, berriz, gailenduko litzateke EH Bildu. Arabako eserlekuen banaketari dagokionez, EAJk eta PSE-EEk ordezkari bat gehiago lortu lukete.

Lurralde horretan, EAJk eta EH Bilduk 8 eserleku lortuko lituzkete, baina bigarren indar horrek aurretik jarraituko luke boto estimazioan, ia hiru puntu gehiago. Ekainean egindako hauteskundeetan koalizio soberanistak 8 eserleku lortu zituen eta EAJk 7.

PSE-EEk 5 eserleku lortuko lituzke, apirileko hauteskundeetan baino bat gehiago, eta PPk 4 parlamentariak mantenduko lituzke. Voxek eta Sumarrek galdu egingo lituzkete euren legebiltzarkide euskaldun bakarrak.

Boto zenbatespenari dagokionez, EH Bilduk % 29tik gora jarraituko luke (3 hamarren gehiago); EAJk % 27tik behera (hamarren bat gehiago); PSE-EEk % 16,8rekin (6 hamarren gehiago); eta PPk 4 hamarren gehiago lortuko lituzke, % 16,4raino.

Bizkaian egungo eserleku banaketa mantenduko litzateke. EAJk 11 legebiltzarkide lortuko lituzke; EH Bilduk 8; PSE-EEk 4 eta PPk 2.

EAJk portzentajean hobera egingo luke, ia 7 hamarren, % 39,7ra arte; EH Bildu % 27,9ra jaitsiko litzateke (3 hamarren gutxiago); PSE-EEk % 14,5 lortuko luke, hauteskundeetan lortutako % 13,9ren aldean; eta PPk % 8,7, 3 hamarren gutxiago.

Gipuzkoan EH Bilduk irabaziko lituzke berriro hauteskundeak, duela zazpi hilabete lortu zituen 11 eserleku berberekin; EAJk 9ak errepikatuko lituzke; PSE-EEk bere 4ak, eta PPk daukan bakarra.

Ehunekoetan, sozialistek bakarrik izango lituzkete aldaketak, ia 4 hamarren irabazi baitituzte eta boto baliodunen % 13,9ra iritsi baitira.

EH Bilduk % 39,8 lortuko luke, eta EAJk % 31,3 (% 31,4) eta PPk % 6,3 (% 6,4).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza EAEko hauteskundeak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Vox Hauteskunde inkestak Sumar Mugimendua