Politika -

GOIALDEKO BORRASKA

Mazonek agerraldia egingo du bere kudeaketaren inguruko azalpenak emateko eta gobernuan aldaketak iragartzeko

Ez da aurreikusten Valentziako Generalitateko presidenteak dimisioa ematea, baina itxura guztien arabera, bi kontseilari kargutik kenduko ditu.

Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidentea, artxiboko irudi batean
Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valentziako Erkidegoan 216 hildako eta 16 desagertu utzi dituen goialdeko borraska gertatu eta 17 egunera eta "Mazon dimisión" lelopean Valentzian manifestazioa egin eta bost egunera, Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidenteak bere kudeaketari buruzko azalpenak emango ditu Valentziako Parlamentuan. Halaber, aldaketak iragarriko ditu bere gobernu taldean eta, itxuraz, bi kontseilari kargutik kenduko ditu.

Agerraldia atzo egitekoa zen, baina AEMETek iragarritako alerta gorria tarteko, ostiralera atzeratu zuen.

11:30ean hasiko da bere agerraldia Valentziako Parlamentuan, berak eta Compromis, PSOE eta Vox alderdiek hala eskatuta.

Saioa minutu bateko isilunearekin hasiko eta, ondoren, Mazon hizketan hasiko da. Batetik, urriaren 29an gertatukoaren kronologia (mezuak, deiak, alertak) eta horren aurrean Generalitateak egindakoa azalduko du. Bestetik, kaltetutako udalerriak berreraikitzeko bere gobernua eraldatuko du.

Generalitateko presidenteak pasa den astelehenean azaldu zuenez, Valentziako Generalitatearen egituran aldaketak egingo ditu berreraikitze lanetara egokitzeko. Ildo horretan, bizpahiru kontseilari kargutik kentzea eta berreraikitze lanak gidatzeko presidenteordetza bat sortzea aurreikusten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Uholdeak Zer gertatu da Castellonen? Hondamendi naturalen biktimak Mediterraneo itsasoa Goialdeko depresioa gaur