Politika -

EAJ-ren BARNE PROZESUA

Gasteizko lau batzokietako militanteek gaur bozkatu dute ABBko presidentea aukeratzeko bigarren itzulian

Oraingoz, Jone Berriozabal hautagai ofiziala ari da Araba Buru Batzarra zuzentzeko lasterketa irabazten, baina gaurkoa hitzordu erabakigarria izango da. Gasteizkoak dira Arabako batzoki nagusiak, militante gehien batzen baitituzte. Gorka Urtaran hiri horretako alkate ohia da beste hautagaia.

Berriozabal eta Urtaran, artxiboko irudi banatan.
Berriozabal eta Urtaran, artxiboko irudi banatan.
Berriozabal eta Urtaran, artxiboko irudi banatan.

IDOIA ALBERDI ETXANIZ | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) joan den hilean hasi zuen barne-hauteskunde prozesua, lurraldeetako zuzendaritzak eta Aberri Batzarra berritzeko, eta EBBko zortzi kideak eta presidentea izendatzeko. Karguak zehazteaz gain, jeltzaleek hurrengo urteetarako ildo politikoa ere eztabaidatu eta ezarriko dute. 

Gaur, Gasteizko lau batzokietan dute hitzordua. Araba Buru Batzarreko (ABB) presidentea aukeratzeko barne-prozesuaren bigarren itzulia egingo da horietan. Lehenengo bueltan, Jone Berriozabal Arabako Aldundiko Berdintasun, Euskara eta Gobernantza diputatua eta hautagai ofiziala aise nagusitu zen hauteslekuotan. Gorka Urtaran Gasteizko alkate ohia eta prozesu honetan hautagai alternatiboa izango du parez pare. Oraingoz, Berriozabal ari da ABB zuzentzeko lasterketa irabazten; 20 bat batzokitan berak lortu ditu boto gehien, eta Urtaranek, 10etan.

Gasteizkoak dira lurraldeko batzoki handienak, militante gehien biltzen dituztenak, eta, beraz, erabakigarria izan daiteke gaurko bigarren itzulia. Arabakoa ari da izaten lehia estuena EAJren berritze prozesuan: 32 ordezkariren babesa lortzen dituenak irabaziko du lasterketa. Gaurko bozketan, 10 ordezkaritza daude jokoan.

Bizkaian eta Gipuzkoan argiago dago nork hartuko duen gidaritza, ia ziur. Bizkaian, Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko presidente ohiak ia uri erakunde guztietan irabazi du, eta Gipuzkoan, Maria Eugenia Arrizabalaga babes handia lortzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Araba Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz Albisteak