Politika -

Errejon auzia

Veronica Martinez Barbero, Sumarren bozeramaile berria

Sumarren esanetan, aho batez erabaki dute izendapena alderdia osatzen duten talde guztiek.

Veronica Martinez Barbero, Sumarreko bozeramaile berria. EFE
Veronica Martinez Barbero, Sumarreko bozeramaile berria. EFE
Veronica Martinez Barbero, Sumarreko bozeramaile berria. EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sumar alderdiak Veronica Martinez Barbero diputatua hautatu du talde parlamentarioko bozeramaile, Iñigo Errejonek dimisioa eman eta gero.

Izendapena atzo adostu zuten alderdia osatzen duten talde politikoek, baina gaur egin dute iragarpena, talde osoa berrantolatu eta gero.

Sumarren esanetan, aho batez erabaki dute izendapena indar guztiek.

Era berean, koalizioaren talde politiko guztiek parlamentuko taldearen lan koordinatzeko espazioa sortzea adostu dutela iragarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Espainia Eguneko albisteak Albisteak Sumar Mugimendua