Politika -

Goialdeko depresioa Valentzian

Hiru dira dagoeneko Paiportan Sanchezen autoa jotzea egotzita atxilotutako pertsonak

Atzemandakoetako bat baldintzapean aske utzi dute, epailearen aurrean deklaratu eta gero.

Erasoa segizioaren autoari.
Erasoa segizioaren autoari
Erasoa segizioaren autoari.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak hiru pertsona atxilotu ditu igandean Paiportan (Valentzia) Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen autoa jotzeagatik. Hirurak borraskak astindutako inguruko bizilagunak dira.

Errege-erreginekin eta Valentziako presidentearekin batera, Sanchez bisitan joan zen Valentziako euri-jasek urpean utzitako eremuetako batera. Irainka eta oihuka hartu zituzten herritarrek.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, atxilotutako gizonetako bat baldintzapean aske utzi dute jada, epailearen aurrean deklaratu ostean. Ikerketako iturrien arabera, ez du loturarik eskuin muturreko taldeekin.

Torrenteko 3 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak zuzentzen du ikerketa, eta eginbideak ireki zituen astelehenean, bisitan gertatutakoari buruzko Guardia Zibilaren atestatua jaso ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak Valentziako Erkidegoa