Politika -

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

EH Bilduren proposamenari "zehaztasuna falta" zaiola uste arren, akordiorako denbora dagoela dio Asensiok

Ostegunean onartu asmo du Gipuzkoako Foru Aldundiak 2025eko aurrekontu proiektua eta hurrengo asteetan negoziazioetan sakondu nahi du. Gipuzkoako lehen ahaldunorde nagusi eta Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusi ere badenak ukatu egin du PSE-EEko zuzendaritzak EH Bildurekin biltzeari uko egin diola.

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusi eta Gipuzkoako lehen ahaldunorde nagusia
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusi eta Gipuzkoako lehen ahaldunorde nagusia
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusi eta Gipuzkoako lehen ahaldunorde nagusia

play icon 24:03

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako lehen ahaldunorde nagusi eta Jasangarritasun diputatuaren arabera, "zehaztasuna falta" zaio EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundiari luzatu dion aurrekontu proposamenari. Edozein kasutan, eta zenbait arlotan zailtasunak egongo direla onartu arren, uste du koalizioak "borondatea" baldin badu denbora badagoela hurrengo urterako aurrekontuen inguruan akordioa lortzeko.

"Alderdi Sozialista bezala behintzat, nik uste dut adostasuna lortzeko badaukagula gaitasuna eta beraiek borondatea baldin badaukate, uste dut denon artean lortuko dugula, aurten behintzat, aurrekontu aurrerakoi bat aurrera ateratzea", nabarmendu du.

Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dioten elkarrizketan Asensiok azaldu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak aste honetan bertan (ostegunean, segur aski) onartu asmo du 2025erako aurrekontu proiektua, eta dagoeneko foru gobernua alderdi "guztiekin" hitz egiten hasi da. Dena den, aurreratu du hurrengo asteetan sakonduko dutela negoziazioetan, behin aurrekontu proiektua onartu eta Batzar Nagusietan diputatuek azalpenak eman ostean.

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak EAJri eta PSE-EEri EH Bildurekin "elkarrizketa saio bat ireki" nahi ez izatea aurpegiratu eta biharamunean, gezurtatu egin du alderdiak koalizioarekin biltzeari uko egin diola. Halaber, "uko" hitza erabiltzea "gehiegizkoa" dela adierazi du Asensiok, eta elkarrizketak eta negoziazioak dagokienean egin behar direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gaurko albisteak Gipuzkoa Ekonomia albisteak PSE-EE Gipuzkoa Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Irratia euskaraz Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak