Politika -

Errejonen dimisioa

Elisa Mouliaa aktoreak salatu du Errejonek sexu jazarpena egin ziola

Ordu batzuk lehenago, Sumarreko bozeramaile ohiak dimisioa eman zuen, jarrera matxisten akusazioak jaso eta gero.

Elisa Mouliaa aktorea
Elisa Mouliaa aktorea
Elisa Mouliaa aktorea

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elisa Mouliaa aktore eta telebistako aurkezleak salatu du Iñigo Errejon Sumar taldeko bozeramaile ohiak "sexu jazarpena" egin ziola. Ordu batzuk lehenago, Podemoseko fundatzaileak dimisioa eman zuen kargu guztietan, sare sozialetan jarrera matxistak edukitzea egotzi ziotelako.

Hori horrela, Errejon publikoki seinalatu duen lehen biktima da Mouliaa.

"Iñigo Errejonek egindako sexu jazarpenaren biktima naiz, eta salatu egin nahi dut", adierazi du, X sare sozialean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Indarkeria matxista Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa