Politika -
Alderdi Popularra
Esther Martinezek (PP) uko egin dio Eusko Legebiltzarreko eserlekuari
Euskal Autonomia Erkidegoko PPren idazkari nagusia izateaz gain, Alderdi Popularraren bozeramailea da Bilboko Udalean. Santiago Lopez Portugaleteko zinegotziak ordezkatuko du Gasteizko Ganberan.
Agentziak | EITB Media
Esther Martinez Euskal Autonomia Erkidegoko Alderdi Popularraren idazkari nagusiak uko egin dio Eusko Legebiltzarrean duen eserlekuari, alderdiko iturriek baieztatu dutenez.
Martinez PPren Bizkaiko zerrendaburua izan zen apirilaren 21eko hauteskundeetan, eta Santiago Lopez Portugaleteko zinegotziak ordezkatuko du Gasteizko Ganberan.
PPk 7 eserleku ditu Legebiltzarrean (4 Araban lortu zituen, 2 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan), eta Martinez Mugikortasun Jasangarria, Justizia eta Giza Eskubideak eta Kultura, Euskara eta Kirola batzordeetako kide izan da legealdi hasieratik.
EAEko PPren bigarrena izateaz gain, Esther Martinez Alderdi Popularraren bozeramailea da Bilboko Udalean.