Politika -

DIPUTATUEN KONGRESUA

EH Bilduk, Feijoori: "Zentsura inposatzen zenuteneko garaia amaitu da, onartu ezazue behingoz"

Aizpuruak Kongresuan egin duen agerraldian esan du bere koalizioak Espainiako Gobernuarekin lortutako akordioak "PPren porrotak" eta "gehiengo sozialaren eta langilegoaren garaipenak" direla.

Mertxe Aizpurua, gaur, Kongresuan. Argazkia: EFE
Mertxe Aizpurua, gaur, Kongresuan.
Mertxe Aizpurua, gaur, Kongresuan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEIDA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pentsioak igotzea, alokairuak arautzea, langileak babesteko neurriak hartzea edota haurren eskubideak zabaltzea "demokraziarentzat porrotak" diren galdetu die gaur Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen eledunak popularrei, migrazioari buruz egin den bilkuran. Aurrez, Alberto Nuñez Feijoo PPren buruak gogor kritikatu ditu Espainiako Gobernuaren eta koalizio abertzalearen arteko itunak, demokraziaren kaltetan ari direla esanez.

Besteak beste, 'Mozal Legea' izenarekin ezagutzen den araua eta Europan betetako zigorrak kontuan hartzeko eta zigor aurrekariei buruzko legea erreformatzea "demokraziaren porrotak" direla salatu du Feijook. Honela erantzun dio EH Bilduko bozeramaileak: "Zentsura inposatzen zenuteneko garaia amaitu da, onartu ezazue behingoz".

Aizpuruaren hitzetan, "logikoa" da PP "kezkatuta eta haserre egotea". "Herritarren eskubideak eta askatasunak murriztu, eta bere alderdia babesteko legea sortu zuten ('Mozal Legea')", esan du.

PPren presidenteak bost eguneko epea eman dio Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari atzerrian betetako zigorrak aintzat hartzen dituen lege erreforma erretiratzeko. Hori egin ezean, beste inori "leziorik ez" emateko galdegin dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PP Espainiako Gobernua EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Alberto Núñez Feijóo