Politika -

Venezuelan atxilotuak

Albaresen ustez, Venezuelan atxilotutako bilbotarrek aurrez aurreko bisita izango dute "oso laster"

Bi atxilotuei babes kontsularra emateko baimena eman dio Venezuelako gobernuak Espainiakoari, Albaresek EITB Mediari emandako elkarrizketa batean jakinarazi duenez.

Jose Manuel Albares, EITB Mediari emandako elkarrizketan. Argazkia: EITB Media.
Jose Manuel Albares, EITB Mediari emandako elkarrizketan. Argazkia: EITB Media.
Albares: 'Venezuelak atxilo dituen bi bilbotarrei babes kontsularra eskaintzeko baimena eman die'

0:11

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako ministro Jose Manuel Albaresek uste du Venezuelan atxilotutako bi bilbotarrek "oso laster" jasoko dutela kontsulatuko ordezkarien aurrez aurreko bisita eta espero du "ahalik eta lasterren euren familiekin Euskal Herrian egoteko aukera izango dutela".

EITB  Mediari eman dion elkarrizketa batean, Albaresek azaldu du behin eta berriz azaldu diola Venezuelako gobernuari Jose Maria Basoa Valdovinos eta Andres Martinez Adasmeren aurkako akusazioek "ez dutela oinarririk"; ez direla Espainiako erakunde publikoetako parte.

Venezuelak, "hitzezko ohar baten bidez", bi atxilotuei "babes kontsularra emateko" baimena eman dio Venezuelak Espainiako gobernuari. Beraz, Albaresek espero du aurrez aurreko bisita izango dutela "oso laster", "haien egoeraren gaineko informazioa jasotzeko, abokatu bat eskuratzeko aukera dutela bermatzeko eta defentsa eta bestelako eskubideak errespetatzen zaizkiela ikusteko".

Horrez gainera, "ahalik eta azkarren, beti egon behar izan zuten lekura, alegia, familiekin Euskal Herrira" itzuliko direla espero du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Venezuela