Politika -

Osasun ituna

Sumarrek ez dio osasun itunari lerro gorririk jarriko, baina ohartarazi du adostasuna "urrun" dagoela

Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak adierazi du ez dutela onartuko elkarrizketa horiek Jaurlaritzak "propagandarako" erabiltzea. "Inork ezin du hori erabili oraindik oso urrun dauden itunak saltzeko", gaineratu du.

El parlamentario de Sumar, Jon Hernández, en una imagen de archivo. Foto: EITB MEDIA
El parlamentario de Sumar, Jon Hernández, en una imagen de archivo. Foto: EITB MEDIA
El parlamentario de Sumar, Jon Hernández, en una imagen de archivo. Foto: EITB MEDIA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak adierazi duenez, bere alderdiak ez dio osasun itunari "lerro gorririk" jarriko, baina gaineratu du ez dutela onartuko elkarrizketa horiek Eusko Jaurlaritzak "propagandarako" erabiltzea. "Inork ezin du erabili oraindik oso urrun dauden itunak saltzeko", azpimarratu du.

Osasun itunaren inguruko hurrengo bilera asteazkenean egingo dute Donostian. Horren harira, bere alderdiak defendatuko dituen ikuspegiak azaldu ditu Hernandezek komunikabideen aurrean egindako agerraldian, eta Imanol Pradalesen Gobernuak erakutsitako "gehiegizko baikortasuna" kritikatu du, "bilera horretatik zeozer aterako den oraindik ez dakitenean".

"Oraindik ez daude itun baterako oinarririk. Inork ez dezala erabili oraindik existitzen ez diren itunak edo adostasunak saltzeko", esan du.

Bilera horretan, Osakidetzaren egoeraren gaineko diagnostiko propioa defendatuko du Sumarrek, eta zazpi proposamen mahairatuko ditu. "Ez dugu lerro gorririk, ez baita izango azoka negoziazio bat", akordioa lantzeko komuneko puntu batzuk adostea baizik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Osakidetza Eusko Jaurlaritza Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sumar Mugimendua