Politika -

baiona

Pradales eta Etchegaray mugaz gaindiko lankidetza indartzeko asmoz elkartuko dira

Bilkura 10:00etan egingo dute, Baionan. Horren ondotik, bi buruzagiak hedabideen aurrean agertuko dira bileraren ingurukoak azaltzeko.

Jean-René Etchegaray Iparraldeko Mankomunitateko buruzagia. Artxiboko irudia.
Jean-René Etchegaray Iparraldeko Mankomunitateko buruzagia. Artxiboko irudia.
Jean-René Etchegaray Iparraldeko Mankomunitateko buruzagia. Artxiboko irudia.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Jean-Rene Etchegaray Iparraldeko Mankomunitateko presidentearekin bilduko da astelehenean, urriak 7, Baionan, "mugaz gaindiko lankidetza indartzen jarraitzeko" helburuarekin. 

Bilkura astelehen goizeko hamarretatik aurrera egingo dute, Baionan, Eusko Jaurlaritzak baieztatu duenez, eta Hego eta Ipar Euskal Herriko lankidetza sustatzea izango dute hizpide. 

Horren ondotik, Imanol Pradales eta Jean-Rene Etchegaray hedabideen aurrean agertuko dira bileraren ingurukoak azaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Iparraldea bideoak Baionako argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Jean-René Etchegaray albisteak Azken ordukoa Imanol Pradales