Politika -

Kongresua

EAJk, ERCk eta BNGk bat egin dute Gobernuak eta EH Bilduk Mozal Legea aldatzeko hitzartutako akordioarekin

Litekeena da tramitazio parlamentarioa datozen asteetan abiatzea, Kongresuan legeari buruz eztabaidatu ostean.

Diputatuen Kongresua. Artxiboko argazkia: EFE
Diputatuen Kongresua
Diputatuen Kongresua. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mozal Legea aldatzeko PSOEk, Sumarrek eta EH Bilduk adostutako akordioa gaur, ostirala, erregistratu dute Kongresuan, EAJ, ERC eta BNG alderdiek babestuta.

Sei alderdi horiek bultzatuta, eta bederatzi urtez indarrean egon ostean, legea aldatzeko hirugarren saiakera egingo dute, 2023ko martxoko eta 2019ko apirileko alferrikako ahaleginen ondotik. Hala, litekeena da tramitazio parlamentarioa datozen asteetan abiatzea, Kongresuan legeari buruz eztabaidatu ostean.

Aurreko legealdiko akordioak berreskuratzen ditu legeak. Orduan, baina, itun horiek ez ziren nahikoa izan legea aldatzeko. Oraingoan, ostera, 2023an ez bezala, PSOEk, Sumarrek eta EH Bilduk akordioa egin dute, eta artikulu eztabaidatuenen inguruan ere ados jarri dira.

Legea aldatzeko arrazoien artean aipatu dute "segurtasuna eskubideak eta askatasunak bermatzeko erreminta izan behar dela". Gomazko pilotak ez erabiltzea erabaki dute, agintaritzari egindako errespetu faltengatik ezarritako isunen "diskrezionalitatea" bertan behera geratuko da, eta adierazpen askatasuna "bermatu" egingo dute. 

Bestalde, desobedientzia arau-hauste larria izatetik arina izatera pasatuko da, eta mugetako berehalako kanporatzeei dagokienez, gehienez ere sei hilabeteko epean Atzerritarren Legea aldatzeko adostasuna lortu dute hiru taldeek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eguneko albisteak Albisteak ERC Polizia abusuen biktimak