Politika -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: EITB Focus, indarkeria futbolean, eta gerra Ekialde Hurbilean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- EITB Focus: Mikrodatuen analisia: Silvan & Miraclek EITB Focus inkestaren mikrodatuak aztertu ditu. Horien arabera, EH Bildu eta EAJ dira boto-fideltasun maila altuena duten euskal alderdiak. Zehazki, EH Bildu da boto-fideltasun maila altuena daukan EAEko alderdi politikoa, EITB Focus inkestaren arabera. Izan ere, pasa den apirilean koalizioari botoa eman ziotenen % 90ek aukera berdina egingo lukete. EAJko boto emaileen kasuan, % 86,6k bozka bera emango luke.
- Indarkeria futbolean: Anderlecht taldeko bost ultra atxilotu dituzte Reale Arenan txikizioak eragin eta beheko harmailara aulkiak jaurti ondoren. Realak eta Belgikako taldeak bart jokatu duten Europa Ligako partidaren lehen zatian, Anderlechten jarraitzaile erradikalek (300 inguru) metakrilatozko pantailetako bat apurtu eta objektuak jaurti dituzte, tokitik atera dituzten aulkiak, batik bat.
- Gerra Ekialde Hurbilean: Israel bere erasoak Ekialde Hurbileko herrialde gehiagotara zabaltzen ari da: Gaza, Libano, Yemen, Siria, etab. Gutxienez 18 pertsona hil eta hainbat zauritu ditu Israelek Tulkaremgo errefuxiatu-eremuaren aurka egindako erasoan, Zisjordaniaren aurka azken 20 urtetan egindako erasorik gogorrenean.