Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Lehen bilkura Legebiltzarrean, Pujanaren hilketa argitzeko epaiketa, eta greba Nafarroan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: Eusko Legebiltzarra
Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura bat, artxiboko irudi batean
Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: Eusko Legebiltzarra

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 26an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Lehen osoko bilkura Legebiltzarrean: Eusko Legebiltzarrak ohiko jardunari helduko dio gaur, XIII. Legegintzaldiko aurreneko osoko bilkura eginda. Ganbera martxan dago maiatzetik, baina azken eztabaida otsailean egin zuen, artean aurreko legegintzaldia indarrean zela. Gaurko saioan, legez besteko lau proposamen (Venezuela, etxebizitza, Osakidetza, eta USBE) eztabaidatuko dituzte. Bihar, berriz, Eusko Jaurlaritza berriaren lehen kontrolerako saioa egingo dute. 

- Aintzane Pujanaren hilketa argitzeko epaiketaren hasiera: Gaur hasiko da Gipuzkoako Lurralde Auzitegian 32 urteko Aintzane Pujana hiltzea leporatzen zaion bikotearen aurkako epaiketa, herri-epaimahaian aukeraketarekin. Aizarnazabalen (Gipuzkoa), Urola ibaitik gertu, sastraka inguru batean lanean ari ziren langile batzuek aurkitu zuten emakumearen gorpua, 2021eko urtarrilaren 4an.

- Greba Nafarroako Hezkuntza Publikoan: Greba eguna dute Nafarroako Hezkuntza Publikoan, kalitatezko hezkuntza lortzeko dauden beharrak aldarrikatzeko. Sindikatu deitzaileek (Steilas, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT) gehiegizko ratioak, irakasleen gehiegizko lan karga, irakasleen ezegonkortasuna eta erosahalmenaren galera salatu dituzte, besteak beste. Manifestazio nagusia 18:00etan abiatuko da, Iruñeko Gurutzeko plazatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Eusko Legebiltzarra argazkiak EAE albisteak Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE berriak Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Vox Sumar Mugimendua 2024