Politika -

Euskaraen aurkako epaiak

Euskarari segurtasun juridikoa emango dion araudi berria garatzea eskatu dute Kontseiluak eta Bagerak

Euskararen eta hizkuntza berdintasunaren aldeko politika publikoak egiteko zailtasuna “gero eta handiagoa” dela salatu dute Donostiako Udaletxearen aurrean egindako elkarretaratzean.

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bagerak Donostian egindako elkarretaratzea. Argazkia: EITB Media.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bagerak Donostian egindako elkarretaratzea. Argazkia: EITB Media.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bagerak Donostian egindako elkarretaratzea. Argazkia: EITB Media.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak euskararen biziberritzeari segurtasun juridikoa emango dion araudi berria garatzea eskatu diete erakundeei.

EAEko Auzitegi Nagusiak Donostiako udaltzainen lan-deialdian euskararen ezagutza baliogabetu izana salatzeko elkarretaratzea egin dute bi elkarte hauek Donostiako Udaletxearen aurrean.

Bertan, euskararen aurkako oldarraldia salatu dute, "larrialdi linguistiko betean" gaudela azpimarratu dute.

Udaltzainek herritarrekin duten harreman zuzena dela-eta, azken epai hau "bereziki larria" dela berretsi dute. Hori dela eta, Donostiako Udalari "sostengua eta babesa" adierazi diote "euskararen normalizazioaren aurkako eraso honen aurrean helegitea jartzeko".

Bestetik eragile sozial eta politikoei dei egin diete hizkuntzaren auzia lehen lerrora ekartzeko eta "urrats ausartak" eta "neurri zehatzak" eskatu dituzte hizkuntza berdintasuna bermatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Berriak Politika Eusko Legebiltzarra bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea