Politika -

Gaixotasunak

AEA gaitzaren legea aurrera ateratzeko akordioa lortu dute PP, PSOE, Sumar eta Juntsek

Lau alderdiek adostutako lege proposamenak jasotzen du, besteak beste, gaitza oso hedatuta duten gaixoei 24 orduko arreta espezializatua bermatzea. Taldeek urrian onartu nahi dute Diputatuen Kongresuan, eta ondoren Senatura eraman.

Juan Carlos Unzue, ELA duen gaixoa, Diputatuen Kongresuan. Artxiboko irudia: EITB Media
Juan Carlos Unzue, ELA duen gaixoa, Diputatuen Kongresuan
Juan Carlos Unzue, ELA duen gaixoa, Diputatuen Kongresuan. Artxiboko irudia: EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PP, PSOE, Sumar eta Junts talde parlamentarioek akordioa lortu dute alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) duten gaixoen bizi kalitatea hobetzeko legeak aurrera egin dezan. Adostutako lege proposamenaren arabera, gaitza oso hedatuta duten gaixoei 24 orduko arreta espezializatua bermatuko zaie.

Bi urte igaro dira Espainiako Diputatuen Kongresuak AEA dutenentzat legea tramitatzeari baiezkoa aho batez eman zionetik, baina orain arte ez da aurrerapausorik eman. Itxura guztien arabera eta ezustekorik ezean, hilabeteetako negoziazioen ondotik, alboko esklerosi amiotrofikoa dutenentzako legea onartuko da.

Alderdi Popularreko iturrien arabera, lege testuak alboko esklerosi amiotrofikoa ikertzeko egitura bat martxan jartzea, profesionalak berariaz trebatzea eta horretarako beharrezko diru kopurua onartzea aurreikusten du.

Bart akordioa lortu ondotik, lege testua hurrengo egunetan eramango dute batzordera.

Lege testua urrian onartu nahi dute Diputatuen Kongresuan, eta ondoren Senatura eraman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Politika albisteak PSOE Alderdi Popularra Gaixotasunak bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Sumar alderdia albisteak JxCat azken ordua