Politika -

EGIAZKO INFORMAZIOAREN BABESA

Ministroen Kontseiluak astearte honetan onartuko du gezurren kontrako Erregenerazio Plana

Hedabideen gardentasuna, independentzia eta aniztasuna bermatzen lagunduko duten hainbat neurri jasoko dituzte, herritarrek egiazko informazioa jaso dezatela bermatzeko.

Gizon bat tablet baten aurrean. Argazkia: Pixabay
Gizon bat tablet baten aurrean. Argazkia: Pixabay
Gizon bat tablet baten aurrean. Argazkia: Pixabay

AGENTZIAK EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Ministro Kontseiluak astearte honetan onartuko du uda garaian Pedro Sanchez presidenteak iragarri zuen Demokrazioaren alde eta gezurren kontrako Ekintza Plana. PPren babesa izatea espero du Sanchezek.

Parlamentuko talde guztiekin "hedabideen gardentasuna, independentzia eta aniztasuna" bermatzen lagunduko duten hainbat neurri adostu nahi ditu Gobernuak, herritarrei "egiazko informazioa" heltzen zaiela bermatzeko.

Atzo egin zuen hitzorduaren iragarpena Sanchezek diputatu eta senatari sozialistekin Kongresuan, ikasturte politikoari hasiera emateko egindako topaketan.

Espainiako presidenteak nabarmendu zuenez, plana Konstituziotik "eratorria" da, "herritarrek egiazko infomazioa jasotzeko duten eskubidea defendatzen baitu", eta Europako Batzordeak zein Europako Parlamentuak helburu horrekin hartutako erabakien baitan kokatzen da. Horregatik, "demokrata guztien babesa" izatea espero duela esan zuen.

"Ez litzateke ulergarria izango Estrasburgon gauza batzuk onartzea eta gero hemen, Diputatuen Kongresuan, gauza beraren kontrako botoa ematea", adierazi zuen , PPri erreferentzia zuzena eginez.

Planaren helburua Gorte Nagusiei eta "ekosistema informatiboari gardentasun, aniztasun eta berme gehiago ematea" da, "desinformazioari" aurre egiteko eta demokrazia erasaten ari den "lokatzaren kultura" geldiarazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Alderdi politikoak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Albiste faltsuak