Politika -

ESPAINIAKO MONARKIA

Errege emerituak fundazio bat sortu du alabekin Abu Dhabin, herentzia transferitu ahal izateko

Espainiako abokatu batek lagundu dio Juan Carlos I.a erregeari sozietate hori sortzen, atzerrian duen ondarea zentralizatzeko, emirerriaren legedia baliatuta. Han bizi da 2020ko abuztutik, Espainia irregulartasun fiskalen polemika zela-eta utzi zuenetik.

Errege emeritua Madrilen izan zen atzo, Juan Gomez-Acebo ilobaren hiletan. Argazkia: EFE
Errege emeritua Madrilen izan zen atzo, Juan Gomez-Acebo ilobaren hiletan. Argazkia: EFE
Errege emeritua Madrilen izan zen atzo, Juan Gomez-Acebo ilobaren hiletan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos I.a Espainiako errege emerituak fundazio bat sortu du Elena eta Cristina alabekin Abu Dhabin (Arabiar Emirerri Batuak), herentzia transferitzeko asmoz, El Confidencial egunkariak astelehen honetan argitaratu duenez.

Juan Carlos erregea buru duen fundazio berriaren estatutu-helburua haren ia 40 urteko ondarea zabaltzea da, hezkuntza eta kultura jarduerak finantzatuz eta antolatuz. Bide batez, Arabiar Emirerri Batuen legediari probetxu aterako lioke, Espainiatik kanpo dituen hondasunak zentralizatzeko eta herentzian uzteko.

Espainiako abokatu batek lagundu dio sozietatea sortzen, emirerriaren legedia baliatuta. Fundazio mota horrek han ez du zergarik ordaintzen eta funtzionamendu arauak zein ondasunen jabetzak sekretupean geratzen dira. Hala, ez dago datu horiek publiko egin beharrik.

Juan Carlos I.a 2020ko abuztutik bizi da bertan, irregulartasun fiskalen polemikaren ondorioz Espainia utzi zuenetik.

Felipe VI.a ez da fundazio horretako kide, 2020ko martxoan uko egin baitzion aitak utz ziezaiokeen herentziari.

Erregearen Etxeak ez du informazio horri buruzko adierazpenik egin.

Sumar alderdiak, ordea, bai, gogor kritikatu dute errege emerituaren jarduna. "Betikoa errepikatu da. Espainian zehar inolako azalpenik eman gabe ibiltzea iraina da, espainiarren aurrean agertu eta kontuak eman behar lituzke erregeak", eskatu du Ernest Urtasun Sumarreko bozeramaile eta Kultura ministroak alderdiaren egoitzan emandako prentsaurrekoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Juan Carlos I.a Espainiako Felipe VI.a Espainia Eguneko albisteak Albisteak