Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Ortuzarrek alderdi politikoekin bilerak hasiko ditu urrian, etorkizuneko estatus politikoaz hitz egiteko

EAJren EBBko presidentearen arabera, alderdi guztietako ordezkari nagusiekin etorkizuneko autogobernuaz hitz egiteko baldintzak betetzen dira.

Andoni Ortuzar, Radio Euskadin
Andoni Ortuzar, Radio Euskadin
Andoni Ortuzar, Radio Euskadin

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak estatus politiko berriari buruzko elkarrizketak abiatuko ditu, irail amaieran edo urri hasieran, gainerako alderdi politikoekin.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan gogorarazi duenez, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Bitariko Batzordearen bilera bat egitea aurreikusita dute Gernikako Estatutua betetzeko geratzen diren eskumenak eskualdatzeko egutegia zehazteko. Horrez gain, Pedro Sanchezek eta Imanol Pradales lehendakariak ere bilera bat adostuta dutela gehitu du. Hori dela eta, Gernikako Estatutua erabat betetzea espero du, eta "zailak" diren eskumenak ere transferitzea.

Ildo horretan, uste du egungo estatutuaren "amaiera" nolakoa izango den argitzen denean momentua izango dela estatus juridiko eta politiko berri baten inguruan hitz egiteko.

Ortuzarren iritziz, etorkizuneko autogobernuaz hitz egiteko baldintzak betetzen dira, eta Madrilen Pedro Sanchez babesten duten alderdien arteko aliantzak Euskadin errepikatzeko konfiantza agertu du.

Bestalde, Ortuzarrek ez du aurreratu EAJren barne prozesuaren ondotik alderdiaren gidaritzan jarraituko duen ala ez. "Lehendabizi proiektua, gero erakundea, eta azkenik, pertsonak", nabarmendu du. Alderdiak, haren esanetan, batetik, boto emaileen konfiantza berreskuratu behar du eta, bestetik, komunikazioa egokitu.

Azkenik, Abiadura Handiko Trenaren Nafarroako loturari buruz galdetuta, Ortuzarrek uste du Ezkiotik edo Gasteiztik egitea txosten teknikoen arabera erabaki behar dela.

.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Andoni Ortuzar Eguneko albisteak Albisteak