Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Pradales-Chivite bilera, Pedro Sanchezen lehentasunak eta eguraldi euritsua

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Pradales eta Chivite, artxiboko irudi banatan.
Pradales eta Chivite, artxiboko irudi banatan.
Pradales eta Chivite, artxiboko irudi banatan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Pradales-Chivite bilera: Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea gaur bilduko dira Iruñean, bi agintarien arteko lehen hartu-emanean, Pradalesek ekainean kargua hartu zuenetik.  Batzarraren ondoren, biek agerraldia egingo dute hedabideen aurrean

- Pedro Sanchezen lehentasunak: Hasi berri den urte politikoan mahai gainean izango dituen lehentasunak eta ildo nagusiak eman ditu ezagutzera, gaur, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak. 11:30ean egingo du agerraldia, Madrilgo Cervantes Institutuan.

Eguraldia:  Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da eta euri asko egingo du EAEn, bereziki, iparraldean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta udazken itxurako giroa gailenduko da, 20 ºC inguruko tenperatura maximoekin.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Munduko albisteak gaur Gaurko albisteak Nafarroan Eusko Jaurlaritza albisteak Pedro Sánchez argazkiak Eguraldia argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua berriak Nafarroako Gobernuko presidentea Imanol Pradales gaur