Politika -

Epaileak

Isabel Perello aukeratu dute Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente

Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salako magistratua Ana Maria Ferrerren aurrean aukeratu dute bokalek eta erakundea zuzenduko duen lehen emakumea izango da.

Isabel Perelló. Argazkia: EFE.
Isabel Perelló. Argazkia: EFE.
Isabel Perelló. Argazkia: EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte honetan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) osoko bilkurak Isabel Perello magistratua aukeratu du presidente berria izateko, 16 botorekin. Kargu hori eta Auzitegi Goreneko presidentzia hartuko dituen lehen emakumea izango da.

BJKNko kideek Ana Maria Ferrerren (beste hautagaia) ondoan nahiago izan dute. Modu horretara, presidentea aukeratzeko blokeoa hautsi dute, urte judiziala ofizialki irekitzeko bi egun falta direnean, eta emaitzarik izan ez duten hainbat bileraren ondoren.

Isabel Perello (Sabadell, 1958) magistratua da Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salan 2009tik, eta Demokraziarako Epaileen (gaztelaniazko siglak: JJpD) elkarteari lotuta dago.

1985ean hasi zuen karrera judiziala, eta Maoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegian (Menorca), Bartzelonako Probintzia Auzitegian eta Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian lan egin zuen lehen urteetan.

Administrazioarekiko auzietan espezializatu ondoren, egoitza Sevillan duen Andaluziako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan (1991) eta Auzitegi Nazionaleko Salan (1994) lan egin zuen. Auzitegi Konstituzionalean ere abokatu izan zen (1993-2003).

Konstituzioari, zuzenbide administratibo konparatuari, telekomunikazioei eta jurisprudentzia konstituzionalari buruzko hainbat ikastarotan eta BJKNk antolatutako kirolari, erregulazioari eta justiziari buruz antolatutako topaketetan parte hartu izan du.

Era berean, beste magistratu batzuekin batera, hainbat lan idatzi ditu eta Ikasketa Politiko eta Konstituzionalen Zentroak argitaratutako "La Europa de los Derechos: el Convenio Europeo de los Derechos Humanos" liburuan lagundu du (euskaraz: "Eskubideen Europa: Europako Giza Eskubideen hitzarmena).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia