Politika -

Aldebiko harremanak

Lehendakaria eta Nafarroako presidentea datorren asteazkenean bilduko dira, Iruñean

Buruzagi jeltzalea lehendakari denetik bi agintarien arteko lehen hitzordua izango da. Batzarrak helburu bikoitza du: batetik, aldebiko harremanei "bultzada berri bat" ematea eta, bestea, Nafarroaren eta Euskadiren arteko lankidetza-protokoloa jorratzea, besteak beste.

Pradales, Donostiako Miramar jauregian, atzo. EFE
Pradales, artxiboko argazki batean.
Pradales, Donostiako Miramar jauregian, atzo. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Imanol Pradales lehendakaria Iruñera joango da datorren asteazkenean, irailaren 4an, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentearekin biltzera, Lehendakaritzak ohar batean jakinarazi duenez. 

Buruzagi jeltzalea lehendakari aukeratu zutenetik, bien arteko lehen batzarra da honakoa. Pradalek esan zuen Nafarroako zein Ipar Euskal Herriko agintariekin aldebiko harremanak estutzen jarraitu nahi zuela, eta testuinguru horretan egingo dute hitzordua. 

Jaurlaritzaren arabera, bien arteko "lehen hartu-eman pertsonal eta instituzionala" izango da, eta uste dute "baliagarria" izango dela bi exekutiboen arteko harremanei  "bultzada berri bat emateko". Halaber, amankomunean dituzten intereseko gaiak jorratu ahalko dituzte, hala nola Nafarroaren eta Euskadiren arteko lankidetza-protokoloa.

Bileraren ondoren, lehendakariak eta Nafarroako pesidenteak agerraldi bateratua egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua María Chivite Imanol Pradales