Politika -

katalunia

ERC zuzentzeko hautagaitza alternatiboa aurkeztu du 'Nova Esquerra Nacional'ek

ERCko bozeramailea izandako Raquel Sansek, Teresa Jorda kontsailari ohiak eta hainbat alkatek aurkeztu dute hautagaitza, "Esquerra Republicanaren jatorrira itzultzeko" helburuarekin.

'Nova Esquerra Nacional'eko kideak, gaurko ekitaldian. Argazkia: EFE
'Nova Esquerra Nacional'eko kideak, gaurko ekitaldian. Argazkia: EFE
'Nova Esquerra Nacional'eko kideak, gaurko ekitaldian. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Nova Esquerra Nacional'ek bere programa aurkeztu du gaur, Bartzelonan egindako ekitaldi batean. Taldeak Oriol Junqueras ERC alderdiko buruzagi ohiaren alternatiba izatea bilatzen du.

Hautagaitza berriak "Esquerra Republicanaren hastapenetara, ideologiara eta balioetara itzultzeko" helburua dauka. Hala adierazi dute 'Nova Esquerra Nacional'en bozeramaileek, egindako lehen agerraldian.

Bertan izan dira, besteak beste, Raquel Sans ERCko bozeramaile ohia; Teresa Jorda kontseilari ohia; Marc Aloy Manresako (Bartzelona) alkatea; Alba Camps Parlamentuko diputatu ohia; eta Xavier Godàs Vilassar de Dalteko (Bartzelona) alkate ohia.

Manresako alkateak azaldu du herritarren konfialtza galera berreskuratzeko gakoa "norabide aldaketa" batek konpon dezakeela eta, horretarako, kritika egitea beharrezkoa dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Berriak Politika Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Kataluniako Ezker Errepublikanoaren albisteak