Politika -

Kartzela politika

Bilboko Konpartsek eta Sarek mobilizazioa deitu dute Aste Nagusirako "Etxera" lelopean

Manifestazioa eta herri bazkaria egingo dituzte "urruntze politika ankerra eta krudela" amai dadila eta presoei "eskubidez dagokien ibilbidea ez oztopatzea" eskatzeko.

Aste Nagusiko presoen eskubideen aldeko mobilizazioaren aurkezpena. Argazkia: Sare
Aste Nagusiko presoen eskubideen aldeko mobilizazioaren aurkezpena. Argazkia: Sare
Aste Nagusiko presoen eskubideen aldeko mobilizazioaren aurkezpena. Argazkia: Sare

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Konpartsek eta Sare Herritarrak abuztuaren 23an, Aste Nagusian, egingo dituzte manifestazioaren eta herri-bazkariaren berri eman dute gaur.

Bizkaiko Etxera Eguna da antolatu dutena, eta Moyua Plazatik udaletxeraino egingo duten manifestazioarekin hasiko da. Ondoren herri-bazkaria egingo dute Areatzan, eta horren atzetik, erromeria eta ekitaldi bat Arriagaren atzean.

Galder Anton Hontzak Konpartsaren bozeramaileak azpimarratu du konpartsentzat ezinbestekoa dela berriro mobilizatzea, azken 34 urteetan "urruntze politika ankerra eta krudela" salatzen aritu ostean.

Konpartsakideak esan du ez dutela "pribilegiorik" eskatzen, baizik eta lege arrunta aplikatzea eta presoei "eskubidez dagokien ibilbidea ez oztopatzea".

Sare herri plataformak eta Bilboko Konpartsek uste dute euskal herritarren arteko bizikidetzan "aurrera" egiteko ekitaldiak direla, "presoen eta erbesteratuen gaiari irtenbidea ematea" den heinean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Politika Bilbo Bizkaia Presoak Eguneko albisteak Albisteak