Politika -

Katalunia

Rullek Illarekin abiatu du inbestidura saioaren data ezartzeko egin beharreko bilera sorta

Kataluniako Parlamentuko presidenteak 9:30ean hartu du buruzagi sozialista, eta ondoren, Kataluniako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdien ordezkariekin bilduko da. Atzo, ERCko gazteek Illa inbestitzeko akordioa babestu zuten, eta hala, sozialistak gertuago du Presidentetza.

Rull Illa agurtzen, gaur. Argazkia: @parlamentcat
Rull Illa agurtzen, gaur.
Rullek Illarekin abiatu du inbestidura saioaren data ezartzeko egin beharreko bilera sorta

0:20

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Rull Kataluniako Parlamentuko presidenteak Salvador Illa PSCren buruzagi eta presidentegaia hartu du gaur ganberan, inbestidura saioaren deialdia egiteko egin beharreko bilera sortaren baitan. 

Iragarri bezala, 09:30ean, Parlamentuko audientzien aretoan bildu dira bi buruzagiak. Bezperan, Kataluniako Parlamentuan diputatu bat duten ERCko gazteek Illa inbestitzeko akordioa babestu zuten, aurrez ERCko milintantziak egin zuen modu bertsuan.

Illarekin bildu ostean, ERCrekin eta Comunsekin (Illa babestuko duten taldeak) batzartuko da Rull, eta, ondoren, ordezkaritza handienetik txikienera, gainerako alderdiekin: Junts, PP, Vox, CUP eta Aliança Catalana.

Bilerak Parlamentuko audientzia-bulegoan egingo dira, eta amaitzen direnean, Rullek agerraldia egingo du elkarrizketen emaitzen berri emateko.

Hitzorduak astelehenerako zeuden aurreikusita berez, baina Rullek prozesua egun bat atzeratu zuen, talde guztiekin harremanetan jarri ondoren, ERCren "agenda arazoengatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika PSOE Eguneko albisteak Albisteak ERC Azken ordukoa Illa