Politika -

Hirugarren bozketa eguna

BJKN ez da bere presidentea izendatzeko kapaz izan, eta abuztuaren 19an bilduko da berriro

Beste behin ere, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bokalek -hamar PSOEk proposatuta eta beste hainbeste PPk jarrita- ez dute lortu zazpi hautagaietako bat izendatzeko beharrezkoa den gehiengoa batzea (12 boto), hiru ordu baino gehiagoko bileraren ondoren.

Poliziak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren egoitza aurrean, gaur. Argazkia: EFE
Poliziak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren egoitza aurrean, gaur. Argazkia: EFE
Poliziak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren egoitza aurrean, gaur. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) trabatuta jarraitzen du bere presidentearen izendapenean. Eratu zenetik egin duen hirugarren bileran, 20 bokalek ez dute adostasunik lortu hautagai baten inguruan, eta hil honetan berriro biltzea erabaki dute, egoera konpontzeko.

Beste behin ere, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bokalek -hamar PSOEk proposatuta eta beste hainbeste PPk aurkeztuta- ez dute lortu duela astebete baino gehiago proposatu zuten zazpi hautagaietako bat izendatzeko behar zen gehiengoa (12 boto) batzea, hiru ordu baino gehiagoko batzarraren ondoren.

Irailaren 5erako aurreikusitako urte judizialaren irekiera zeremonia dela-eta, bokalek osoko bilkurari berriro ekitea erabaki dute abuztuan, presidentea izendatzeko, baita Auzitegi Gorenekoa ere, erakundeko iturriek jakitera eman dutenez.

Era berean, iturrien arabera, abuztuaren 19an ezohiko bilera deitu dute premiazko gaiei heltzeko, nahiz eta oraindik presidenterik ez egon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia Eguneko albisteak Albisteak Madril Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia