Politika -

Begoña Gomez auzia

Fiskaltzak helegitea aurkeztu du Peinado epaileak Sanchezek idatziz deklaratzea errefusatu ostean

Magistratuak, bien bitartean, eutsi egiten dio uztailaren 30ean Moncloako Jauregian egingo duen zitazioari.

Pedro Sanchez eta Begoña Gomez, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Begoña Gomez, artxiboko irudi batean
Pedro Sanchez eta Begoña Gomez, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak errekurtsoa aurkeztuko du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Begoña Gomez emaztea ikertzen ari den kasuan idatziz deklaratu ahal dezan. Gomez ikerketapean dago, influentzia trafikoa eta ustelkeria delituak egotzita.

Pasa den ostiralean, Juan Carlos Peinado epaileak atzera bota zuen Sanchezek idatziz deklaratzeko egindako eskaera, eta uztailaren 30ean Moncloako Jauregian egingo duen zitazioari eutsi zion.

Halaber, Juan Carlos Peinado Madrilgo 41 zenbakiko instrukzio epaitegiko titularrak gogorarazi zuen Sanchez lekuko gisa deklaratzera deitu duela ikertuaren senar gisa, ez bere karguagatik ezagutu dituen egitateengatik.

Pedro Sanchezen deklarazioaren bezperan dator, hain zuzen ere, Ministerio Publikoaren helegitea.

Edozein kasutan, Fiskaltzak eta Begoña Gomezen defentsak Pedro Sanchezek lekuko gisa deklaratzea erabaki zuen autoaren aurka jarritako helegiteak ere ebatzi gabe daude. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Espainiako Gobernua bideoak Pedro Sánchez argazkiak Eguneko albisteak Albisteak