Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Sanchez Ajuria Enean, Joko Olinpikoak eta Gazako adin-txikikoak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Artxiboko irudiak
Artxiboko irudiak
Artxiboko irudiak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 26an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Sanchez Ajuria Enean: Imanol Pradales lehendakariak Pedro Sanchez presidentea hartuko du gaur, ostirala, Ajuria-Enea jauregian. Irudi historikoa utziko du uneak; izan ere, aurretik bi aldiz bakarrik joan da Espainiako Gobernuko buru bat Ajuria-Eneara. Lehendakariak espero du bisita horrek bultzada bat emango diola eskumenen eskualdatzeari.

- Joko Olinpikoen hasiera: Dena prest dago Parisen gaur arratsaldeko 19:30etatik aurrera ospatuko den Joko Olinpikoen hasiera ekitaldirako. Hiria erabat blindatua dago aire zabalean egingo den ekitaldira joango diren 328.000 ikusleen eta nazioarteko erakundeetako ehun bat agintari eta arduradunen segurtasuna bermatzeko.

- Gazako adin-txikikoak: Dagoeneko gure artean dira Gurutzetako eta Donostiako ospitaleetan artatuko dituzten Gazako bederatzi adin txikikoak eta emakumea. Gaur beste gazte bat Nafarroara iritsiko dela espero da, Unibertsitate Ospitalean artatzeko. Senideak lagunduta etorri dira eta hiru hilabetez egongo dira Euskal Herrian dituzten gaixotasun eta zauriak tratatzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Albisteak Alderdi Sozialista Eusko Jaurlaritza albisteak Paris gaur Espainiako Gobernua argazkiak Pedro Sánchez albisteak Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Olinpiar jokoak 2024 Albisteak Gurutzetako ospitalea Donostia Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Imanol Pradales