Politika -

Katalunia

ERCk ez du baztertzen PSCrekin "berehalako" akordio bat lortzea, baina oraindik "asko" falta dela esan du

Raquel Sans ERCko bozeramaileak adierazi duenez, "aurrera egiten ari dira", baina bere alderdian "mesfidantza" antzematen du sozialisteiko. Aurreratu duenez, korapilo jandiena finantzazioaren gaiak sortzen du, ERCrentzat "funtsezkoa" denak.

Raquel Sans ERCko bozeramailea artxiboko irudi batean
Raquel Sans ERCko bozeramailea artxiboko irudi batean
Raquel Sans ERCko bozeramailea artxiboko irudi batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katalunian, Generalitateko presidentearen inbestidurari begira gaur ere negoziatzen jarraitzen dute PSCk eta ERCk, atzo Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen eta Pere Aragonès Generalitateko jarduneko presidenteak bilera egin ostean. Datorren astean amaituko da negoziazio horietarako ERCk jarritako epea, eta azken hitza beti ere militantziak izango du.

Raquel Sans ERCko bozeramaileak ez du baztertu Salvador Illa Generalitateko presidente izendatzeko PSCrekin akordio "berehalakoa" egiteko aukera, baina oraindik asko geratzen dela nabarmendu du Cadena SER irrati katean ostegun honetan egin dioten elkarrizketa batean. Hala, negoziazioak  "aurrera" doazela esan badu ere, bere alderdian sozialistekiko "mesfidantza" antzematen duela azpimarratu du.

Sansek azaldu duenez, negoziaketan korapilo handiena finantzaketan dago, eta subiranotasun fiskala "oraindik" negoziatzen ari direla esan du, ERCrentzat "funtsezkoa" delako.

Bi alderdiek Illa presidente izendatzeko akordioa lortzen badute, ERCk aurreratu du bere militantziarekiko "loteslea" den kontsulta batean berretsi beharko litzatekeela.

Sanzen adierazpenok Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Pere Aragones Kataluniako jarduneko gobernuburuak Bartzelonan bilera egin eta biharamunean etorri dira. Biek ala biek akordioak 'erdiesteko' konpromisoa hartu zuten atzo, eta Kataluniako presidenteak Sanchezi eskatu zion azkar ibil zedin lehenbailehen Kataluniak finantzaketa-eredu "justu eta propioa" izan dezan.

Alegria, "baikor", Illaren balizko inbestiduraren aurrean

Pilar Alegria Espainiako Gobernuko bozeramaile eta Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol ministroa "baikor" agertu da Salvador Illa PSCko lehen idazkariaren balizko inbestidura baten aurrean, eta ERCrekin negoziatzen jarraitzeko "denbora" eskatu du.

Gobernuko bozeramaileak RTVEn egindako elkarrizketa batean esan ditu hitzok ostegun honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Gizartea Eguneko albisteak Albisteak ERC