Politika -

FUNDAZIO BERRIA

Balio europazaleak eta demokratikoak sustatzea helburu duen fundazio berri bat gidatuko du Urkulluk

Bask Atlantik izena hartuko du erakunde berriak, eta urte amaiera baino lehen ekin nahi dio lanari, 24 patronatukide publiko eta pribaturekin. Egoitza nagusia Bilbon izango du.

Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudi batean.
Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudi batean.
Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudi batean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balio demokratikoak eta europazaleak sustatzea. Helburu horrekin jaioko da Bask Atlantik, Iñigo Urkullu lehendakariak aurrerantzean zuzenduko duen fundazio berria, Eusko Jaurlaritzaren gidaritzaren lekukoa Imanol Pradalesek hartu ondoren.

EITB Mediak baieztatu duenez, fundazio berriak izaera beretsua duten beste erakunde batzuekin zuzeneko lotura izango du, eta horiekin elkarlanean arituko da, "balio europazaleak zaintzen eta zabaltzen", "populismoak indarra hartzen eta erakundeak zalantzan jartzen" ari diren honetan.  Bruselako erakundeetan azken urteotan lehen lerroan lanean aritu diren komisario ohiek osatuko dute, besteak beste, proiektu berria garatzeko Urkulluk osatu nahiko lukeen harreman-sarea.

Gertuko iturrien arabera, halaber, "eragin esparruetan" Euskadiren interesak defendatzea ere izango da jaiotzear den erakundearen egitekoetako bat. Ardatz Atlantiko osoarekin, baita Portugalekin ere,  zubiak eraiki eta proiektu estrategikoak sustatuko dira.

Bask Atlantikek 24 patronatukide publiko eta pribatu (unibertsitateak, enpresak edota berrikuntzarekin lotutako erakundeak) izango ditu, eta gauzak ondo, urte amaiera baino lehen ekingo dio lanari. Egoitza nagusia Bilbon izango du. Marian Elorza Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Eusko Jaurlaritzako idazkari nagusia izango da fundazioaren gidaritzan Urkulluk zango duen bidelagunetako bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Eguneko albisteak Albisteak