Politika -

Atzerritarren legea

Bidaiderik gabeko adingabe migratzaileak hartzeko lege erreforma tramitatzeari uko egin dio Kongresuak

Kontrako 177 botorekin, aldeko 171rekin eta abstentzio 1ekin, Behe Ganberan proposamen hori tramitatzeko saiakerak porrot egin du, azkenean ez baitu PPren eta Juntsen babesik izan.

Bozketaren emaitza. Irudia: EITB
Bozketaren emaitza. Irudia: EITB
PPk, Voxek eta Juntsek etorkin adingabeak banatzeko erreforma bertan behera utzi dute Kongresuan

0:38

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuak atzera bota du gaur PSOEk, Sumarrek eta Coalicion Canariak atzerritarren legea erreformatzeko egindako proposamena, erkidegoen artean bidaiderik gabeko adingabe migratzaileen banaketa nahitaezkoa izateko helburuarekin, Kanariak bezalako lurraldeak laguntzeko.

Kontrako 177 botorekin, aldeko 171rekin eta abstentzio 1ekin, Behe Ganberan proposamen hori tramitatzeko saiakerak porrot egin du, azkenean ez baitu PPren eta Juntsen babesik izan.

Bi alderdiekin negoziazioak egun osoan zehar luzatu dira bozketa egin arte, baina azkenean ez dute akordioa itxi erreforma tramitatzen hasteko.

Eztabaidan, Alderdi Popularra erreforma bere horretan onartzearen kontra agertu da. Ana Alos diputatu popularrak ez du argi esan zer bozkatuko duten arratsaldeko bozketan, baina aurreratu du erreforma erretiratzea eskatuko duela, edukiarekin ados ez dagoelako. "Borondatea baduzue, negoziatu", esan die Gobernuko alderdiei.  Hala, proposamena erretiratzea, erkidegoetako presidenteen konferentzia "berehala" deitzea eta migrazioari buruzko osoko saio monografikoa eskatu ditu.

Aurretik iragarri bezala, Miriam Nogueras Juntsen eledunak Kongresuak erreforma aintzat hartzeari uko egingo diotela iragarri du. Alderdi kataluniarrak uste du Kataluniaren elkartasuna "gehiegikeriaz" erabiltzeko arriskua dagoela erreforma honekin. "Ez du migranteentzako bizitza duin bat bermatzen, eta eskuinari eta eskuin muturrari hauspoa ematen die", erantsi du.

Euskal ordezkariei dagokienez, euren agerraldietan, EH Bilduko Jon Iñarritu eta EAJko Maribel Vaquero diputatuek azaldu dute alde bozkatuko dutela, erantzunkidetasunetik, baina erreformak aldaketak behar dituela uste dute.

EH Bilduk eta EAJk Atzerritarren Legearen erreforma aintzat hartzea babestu bai, baina aldaketak nahi dituzte
EH Bilduk eta EAJk Atzerritarren Legearen erreforma aintzat hartzea babestu bai, baina aldaketak nahi dituzte
EH Bilduk eta EAJk Atzerritarren Legearen erreforma aintzat hartzea babestu bai, baina aldaketak nahi dituzte

1:24
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Migrazioa Espainiako Gobernua Espainia Arrazismoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Errefuxiatuak Giza eskubideak