Politika -

Adingabe migratzaileak

PPk eta Juntsek ezezkoari eutsi diote, Atzerritarren Legearen erreforma aintzat hartzeko eztabaidan

Euskal taldeei dagokienez, EH Bilduk eta EAJk ekimena babestuko dutela iragarri dute, baina aldaketak nahi dituzte. 15:30ean egingo da bozketa.

Torres eta Nogueras, gaur, Kongresuan. Argazkia: EFE
Torres eta Nogueras, gaur, Kongresuan. Argazkia: EFE
Torres eta Nogueras, gaur, Kongresuan. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak gaur eztabaidatu du Atzerritarren Legearen erreforma aintzat hartzea ala ez, erkidegoek bidaiderik gabeko adingabe migratzaileak nahitaez hartzeko, Kanarietako, Melillako edo Ceutako arreta zerbitzuak gainezka daudenean. 

PSOEk, Sumarrek eta CCk adostutako lege-proposamena bada ere, azken horrek gaur esan du ekimena erretiratzea proposatuko duela, baldin eta gaurko saioan adostasunik ez bada lortzen, "hitz egiten jarraitzeko". "Nik ezin dut gaur Kanarietara itzuli, esanez Kongresuak ezezkoa eman diola Atzerritarren Legearen erreformari", esan du, minduta, Cristina Valido CCko diputatuak.

Alderdi Popularra, bere aldetik, erreforma bere horretan onartzearen kontra agertu da. Ana Alos diputatu popularrak ez du argi esan zer bozkatuko duten arratsaldeko bozketan, baina aurreratu du erreforma erretiratzea eskatuko duela, edukiarekin ados ez dagoelako. "Borondatea baduzue, negoziatu", esan die Gobernuko alderdiei.  Hala, proposamena erretiratzea, erkidegoetako presidenteen konferentzia "berehala" deitzea eta migrazioari buruzko osoko saio monografikoa eskatu ditu.

Aurretik iragarri bezala, Miriam Nogueras Juntsen eledunak Kongresuak erreforma aintzat hartzeari uko egingo diotela iragarri du. Alderdi kataluniarrak uste du Kataluniaren elkartasuna "gehiegikeriaz" erabiltzeko arriskua dagoela erreforma honekin. "Ez du migranteentzako bizitza duin bat bermatzen, eta eskuinari eta eskuin muturrari hauspoa ematen die", erantsi du.

Euskal ordezkariei dagokienez, euren agerraldietan, EH Bilduko Jon Iñarritu eta EAJko Maribel Vaquero diputatuek azaldu dute alde bozkatuko dutela, erantzunkidetasunetik, baina erreformak aldaketak behar dituela uste dute.

EH Bilduk eta EAJk Atzerritarren Legearen erreforma aintzat hartzea babestu bai, baina aldaketak nahi dituzte
EH Bilduk eta EAJk Atzerritarren Legearen erreforma aintzat hartzea babestu bai, baina aldaketak nahi dituzte
EH Bilduk eta EAJk Atzerritarren Legearen erreforma aintzat hartzea babestu bai, baina aldaketak nahi dituzte

1:24

Lege-proposamenak ezartzen du Kanarietan, Ceutan eta Melillan egun dagoen gain-okupazioa urtebetean lekualdaketekin konpondu behar dela. Zehazki, ezartzen du Kanarietan plaza erabilgarrien kopurua 2.000 dela, eta, beraz, kopuru hori 3.000 izango litzateke, une honetan gertatzen ari den egoera (egun 6.000 adingabe ditu).

Ceutan, berriz, 88 eta 132 izango lirateke kopuru horiek, eta Melillan, 166 eta 249. Ekimenak, hasiera batean, ez du inolako diru-kopururik jasotzen banaketa-sistema berri hori aurrera eramateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Migrazioa Espainiako Gobernua Espainia Arrazismoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Errefuxiatuak Giza eskubideak