Politika -

Katalunia

Sanchez Aragonesekin bilduko da asteazken honetan, Illa presidente izendatzeko negoziazio betean

Hitzordua Bartzelonan dute bi buruzagiek. ERCk bi asteko epean lortu nahi du Kataluniako subiranotasun fiskalerantz aurrera egingo duen akordioa.

Aragones eta Sanchez, EFErem artxiboko irudi batean
Aragones eta Sanchez, EFErem artxiboko irudi batean
Aragones eta Sanchez, EFErem artxiboko irudi batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Pere Aragones Kataluniako presidentearekin bilduko da asteazken honetan Bartzelonan, ERC eta PSC Salvador Illaren balizko inbestidura negoziaziatzen ari diren honetan.

ERCk uztailaren amaiera ezarri du aurreakordioa lortzeko muga gisa eta bi buruzagien arteko hitzordua ERCren taldeak sozialistei euren botoak lortzeko 'ultimatuma' egin eta biharamunean iritsi da: izan ere, Marta Rovirak, Josep Maria Jovée, Marta Vilaltak, Juli Fernandezek eta Oriol Lopezek astelehen honetan La Vanguardian argitaratutako artikulu batean adierazi dutenez, "subiranotasun fiskalerako aurrerapauso garrantzitsu eta erabakigarririk gabe, ez da inbestidurarako akordiorik egongo".

Hala, ERCren ohartarazpenaren ondotik eta Illaren inbestiduran erraztu asmoz, Espainiako Gobernuak atzo iragarri zuen "azpifinantzaketa" zuzenduko duela datozen hiru urteetan, eta 1.520 milioi Kataluniara transferituko dituela: horietatik 1.058 Rodaliesekin lotuta egongo da, eta 450 I+Grako.

Partida horiek PSOEren eta ERCren arteko 2023ko azaroko itunaren parte dira, eta Salvador Illaren inbestidurarako negoziazio betean formalizatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès ERC Kataluniako Generalitatea