Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Pradales-ELA bilera, Trumpen hitzaldia eta Hagako Auzitegiaren ebazpena Palestinaz

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Mitxel Lakuntza, artxiboko argazki batean. EFE
Mitxel Lakuntza, artxiboko argazki batean.
Mitxel Lakuntza, artxiboko argazki batean. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 19an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Pradales-ELA bilera: Imanol Pradales lehendakariak ELArekin hasiko du bilera sorta Euskadin ordezkaritza handiena duten lau sindikatuekin eta Confebask patronalarekin. Hitzordu historikoa izango da, azken 10 urteotan ez baita lehendakariaren eta sindikatu abertzalearen arteko bilera publikorik izan. Mitxel Lakuntza sindikatuko idazkari nagusia eta Amaia Muñoa idazkari ondokoa joango dira Ajuria Eneara. 

- Trumpen hitzaldia: Ohikoa duen tonu zakarra alde batera utzita, Donald Trump AEBko presidente ohi eta Alderdi Errepublikanoko hautagaiak batasunerako deia egin du errepublikanoen konbentzio nazionalean, eta bere hautagaitza onartu du. Buruzagi errepublikanoak haren kontrako atentatuan bizitakoak xehetasunez kontatu ditu, emozio betean. 

- Hagako Auzitegia, Palestinaz: Nazioarteko Justizia Gorteak Palestinaren inguruko ebazpen bat kaleratuko du gaurkoan, NBEk bere garaian egindako eskaera bati lotuta. Israelgo okupazioak Palestinako lurraldeetan dituen lege ondorioen inguruan iritzia emateko eskatu zion Nazio Batuen Erakundeak, Tel Avivek Gazaren kontrako erasoa abiatu baino lehen. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Ameriketako Estatu Batuak albisteak Eusko Langileen Alkartasuna albisteak NBE argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump albisteak Israel albisteak Palestina azken orduko albisteak Imanol Pradales