Politika -

Eusko Jaurlaritza

De Andres eta Andueza hartuko ditu gaur lehendakariak, alderdiekin egiten ari den bilera sortaren baitan

PPren burua 10:00etan heldu da Ajuria Enea jauregira, eta 12:00etan, PSE-EEko buruaren txanda izango da. Atzo Sumar hartu zuen lehendakariak. Ezkerreko koalizioak bileraren ostean ohartarazi zuenez, zaila da akordio konkreturik gabe herri itun handiak lortzea.

Imanol Pradales. Artxiboko argazkia: EFE
Imanol Pradales.
''Entzuteko prest'' baina ''aldaketa eske'' joan da De Andres lehendakariarengana

0:29

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Imanol Pradales lehendakariak Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiekin abiatu duen bilera sortarekin jarraituko du gaur, PPrekin eta PSE-EE bazkidearekin batzartuta.  

Javier de Andres EAEko PPren presidenteari 10:00etan jarri diote hitzordua, Ajuria Enean. Bileraren ondotik, agerraldia egingo du Legebiltzarrean, balorazioa egiteko. EAEko popularrak "entzuteko prest" joango dira bilerara, baina aldaketa eskatuko diete EAJri eta PSE-EEri, "politika bera egiteak bide txarretik eramaten gaituela" argudiatuta. 

De Andresek elkarrizketa batean nabarmendu zuenez, "etxebizitza, osasuna, hezkuntza eta segurtasun" arloak " ez doaz ondo, are gehiago, txarto doaz", eta horietan eskatuko dio aldaketa Pradalesi. 

Eguerdian, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia hartuko du lehendakariak. Buruzagi sozialistaren agerraldia espero da batzarraren ondotik. 

Pradalesek Sumarrekin abiatu zuen atzo bilera sorta. Hura amaituta, ezkerreko koalizioak azaldu zuen litekeena dela legegintzaldi honetan akordio puntualak lortzea, baina, Jon Hernandez legebiltzarkideak ohartarazi duenez,  "herri itun handiek gai zehatzei buruzko akordioak lortzea eskatzen dute", eta "gai konkretuetara jaisten direnean, topatzen dute zailtasun gehien". Hala ere, hitz egiteko prest agertu dira.

Batzarron helburua da alderdiekin hausnarketa egitea lehentasunei eta erronkei buruz, eta lan-metodologia bat ezarri nahi du. Pisuzko gaien artean, Euskal Osasun Sistemari buruzko Herri Itun zabala lortzea kokatu du Pradalesek. 

Astelehenean, hilak 15, lehendakariak EH Bildurekin egingo du bilera, eta asteartean, EAJrekin. Lehendakariak bileretatik kanpo utziko du Vox, ez datorrelako bat "marko etiko eta demokratikoarekin". 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Alderdi politikoak PSE-EE Euskadiko PP Javier de Andres gaur Eguneko albisteak Albisteak Eneko Andueza Imanol Pradales