Politika -

Hauteskundeak

Attalek lehen ministro izaten jarraitzea erabaki du Macronek, "egonkortasuna bermatzeko"

Attalek atzo iragarri zuen gaur aurkeztuko ziola dimisioa presidenteari, baina jarraitzeko prest zegoen Macronek hala eskatuko balio.

Emmanuel Macron Frantziako presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron Frantziako presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron Frantziako presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak lehen ministro karguan jarraitzeko eskatu dio Gabriel Attali, atzoko hauteskundeetan porrota jaso eta garaipena Fronte Herritar Berriak eskuratu ostean.

"Presidenteak oraingoz lehen ministro izaten jarraitzeko eskatu dio Gabriel Attali, herrialdearen egonkortasuna bermatze aldera", adierazi du Macronen bulegoak ohar batean.

Estatuburua, kasu honetan Macron, da Frantzian lehen ministroa aukeratzen duena, eta Eliseoak baieztatu du "erakundeen bermea den heinean, frantziarren erabaki burujabea betearazi" egingo duela.

Horrez gain, ikusteko dago behin behineko fase honetan Gobernuak egitura berarekin jarraituko duen, Gerald Darmanin Joko Olinpikoen segurtasunaz arduratuko den Barne ministroarekin eta Bruno Le Maire Ekonomia eta Finantza ministroarekin, besteak beste.

Attalek atzo iragarri zuen dimisioa aurkeztuko ziola gaur presidenteari, Frantziako tradizio politikoa jarraituz, baina gaineratu zuen karguan jartzeko prest zegoela behin behinean presidenteak hala eskatuz gero.

Macronek, berriz, "tradizio errepublikanoari jarraituz, Asanblada Nazional berria egituratu arte itxarongo du beharrezko erabakiak hartzeko", jakinarazi du Eliseoak, "presidenteak, erakundeen berme den heinean, frantziarren hautu burujabea errespetatuarazi" egingo duela gehitu aurretik.

Intsumisoek, sozialistek, ekologistek eta komunistek osatutako Fronte Herritar Berriak (NFP) irabazi ditu hauteskundeak, eta iragarri du aste honetan bertan izendatuko duela lehen ministrorako hautagaia.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Frantzia Emmanuel Macron