Politika -
Hauteskundeak
Ezkerra nagusitu da Ipar Euskal Herrian
Peio Dufau (EHBai-FHB) izan da garaile 6. hautesbarrutian, bozen % 37,5 bereganatuta; 5.ean, Colette Capdevielle sozialistak bozen % 60,58 lortu ditu, eta 4.ean, hautesleen ia erdiek Iñaki Echaniz sozialistaren alde egin dute. Parte-hartzea % 73 ingurukoa izan da Ipar Euskal Herrian.
EITB Media
Ipar Euskal Herrian, Ezkerreko Aliantza nagusitu da hiru hautesbarrutietan.
Lapurdi kostaldea eta barrualdearen zati bat (Itsasuraino) hartzen duen 6. hautesbarrutian (parte-hartzea % 72,89koa izan da), Peio Dufauk (EHBai-FHB) bozen % 37,5 lortu ditu, eta Christian Devezeren bilgune macronistak, % 33,62. Victor Lastecoueresen eskuineko alderdien baturak, berriz, botoen % 28,87 eskuratu ditu.
5. hautesbarrutian —Baiona eta Angelu, Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre kantonamenduraino— % 72,86ko parte-hartzea izan da, eta Colette Capdeviellek (PS-FHB) botoen % 60,58 jaso ditu, eta Serge Rosso ultraeskuindarrak, % 39,42.
Barnealdea eta Bearnoko zati bat hartzen dituen 4. hautesbarrutian (% 73,85eko parte-hartzea), alde handiarekin irabazi du Iñaki Echaniz (PS-FHB) ezkertiarrak, botoen % 47,92 eskuratuta. Sylviane Lopez ultraeskiuindarrak bozen % 28,92 lortu ditu, eta Jean Lassalleren eskuineko koalizioak, bozen % 23,16.