Politika -

Hauteskundeak

Parte-hartzea % 59,71koa izan da 17:00etarako, azken 40 urteetako handiena

1981eko hauteskundeetatik parte-hartzeari dagokionez izandako daturik onena da, Barne Ministerioaren arabera. Duela bi urteko hauteskundeetan, parte-hartzea % 38,11koa izan zen ordu horretarako.

Frantziako hauteskundeak. Argazkia: EFE
Frantziako hauteskundeak. Argazkia: EFE
Lehia estua aurreikusten da Iparraldeko VI. barrutian ezker aliantzaren eta macronisten artean

0:37

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako hauteskunde legislatiboen bigarren itzulian izandako parte-hartzeak goian jarraitu du 17:00etan, ordu horretarako botoa emana baitzuten hiru hautesletik bik (% 59,71k, hain zuzen), Barne Ministerioaren datuen arabera, eta, eguerdian bezala, hauteskundeen lehen itzulian ordu horretarako izan zen parte-hartzearen datua hobetu da. 

1981eko hauteskundeetatik parte-hartzeari dagokionez izandako daturik onena da, Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Duela bi urteko hauteskundeetan, parte-hartzea % 38,11koa izan zen ordu horretarako.  

Lehen itzulian 17:00etarako izandako parte-hartzearen antzeko datua da oraingoa, aurrekoan boto-emaileen % 59,39k eman baitzuten botoa ordu horretarako. 

Pirineo Atlantikoetan, boto-emaileen % 63,18k eman dute botoa 17:00etarako.

Frantziako hauteskunde legislatiboetako bigarren itzuliko parte-hartzea % 26,63raino iritsi da eguerdian, Barne Ministerioaren datuen arabera, eta lehenengo itzulian baino handiagoa izan da. Ipar Euskal Herria barne hartzen duen Pirinio Atlantikoetan, parte-hartzea % 30,59koa izan da eguerdirako.

Lehenengo itzulian, parte-hartzea % 25,9ra iritsi zen eguerdian, eta 2022an, ordu horretarako, % 18,43koa izan zen lehenengo itzulian eta % 18,99koa bigarrenean.

Gabriel Attal egungo lehen ministroak eman du botoa, baita Eric Ciotti errepublikano kontserbadoreen buruak ere.

François Hollande presidente ohi eta Fronte Popular Berriaren ordezkaria ere joan da botoa ematera.

Orain arte izan den parte-hartze handiak agerian utzi du Frantziako Estatuko herritarrentzat hauteskundeok zein garrantzitsuak diren, lehenengo aldiz eskuin-muturrak garaipena lortu eta boterea eskuratu bailezake.

Bestalde, Euskadin bizi diren frantziarrak ere joan dira bozkatzera. Bilbon, Frantses Institutuan jarri dute hauteslekua.

Euskadin bizi diren frantziarrak ere joan dira boza ematera
Euskadin bizi diren frantziarrak ere joan dira boza ematera
Euskadin bizi diren frantziarrak ere joan dira boza ematera

0:30
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Zer gertatzen da munduan? Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Frantzia Macron azken ordukoa Ultraeskuineko alderdi politikoak