Politika -

Deklarazioa

Begoña Gomez epailearen aurrean, influentzia trafikoa eta ustelkeria egotzita ikertu gisa deklaratzeko

Epailea Gomezek egindako "ekintza, jokabide eta portaera guztiak" ikertzen ari da, "haren senarra Espainiako Gobernuko presidentea denetik". Ez deklaratzeko, abokatuaren galderei bakarrik erantzuteko edo epaileari erantzuteko eskubidea izango du gaur Gomezek.

Gomezen autoa, epaitegira sartzen. EFE
Gomezen autoa, epaitegira sartzen.
Gomezen autoa, epaitegira sartzen. EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Begoña Gomez 10:18an heldu da Madrilgo epaitegira, ikertu gisa deklaratzeko Juan Carlos Peinado epailearen aurrean, influentzia trafikoa eta ustelkeria delituak leporatuta. Berez, 10:00etan hasi behar zen saioa, baina Pedro Sanchezen emaztea berandu heldu da.  

Epaileak onartu egin du herri-akusazioa galdeketan egotea, baina Vox izango da hitza hartu ahal izango duen bakarra. Gomezen ondoren, JoaquIn Goyache Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko errektoreak lekuko gisa deklaratzea aurreikusi da (13:00ak aldera).

Ez deklaratzeko, abokatuaren galderei bakarrik erantzuteko edo epaileari eta prozedurako gainerako alderdiei erantzuteko eskubidea izango du gaur Gomezek. Fiskaltzak eta Voxek zuzentzen dute herri-akusazioa, Manos Limpias, Hazte Oir, Movimiento de Regeneracion Politica de España, Iustitia Europa ere ordezkatuz.

Epailea Gomezek egindako "ekintza, jokabide eta portaera guztiak" ikertzen ari da, "haren senarra Espainiako Gobernuko presidentea denetik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua Espainia Epaiketak albisteak Pedro Sánchez Gizartea Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak Vox