Politika -

Eusko Jaurlaritza

Lehendakaria alderdiekin biltzen hasiko da ostegunean, Sumar hartuta

Ostiralean PP hartuko du eta hurrengo astelehenean, uztailak 15, EH Bildurekin bilduko da. Vox ez dago deituta. Osasun sistemaren inguruko herri itun bati ekitea da helburu nagusia.

Imanol Pradales. Argazkia: EFE
Imanol Pradales.
Imanol Pradales. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Imanol Pradales lehendakaria Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoekin biltzen hasiko da uztailaren 11n, ostegunean, Sumarreko ordezkari hartuta. Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak asteartean azaldu zuenez, Vox bileretatik kanpo utzi dute.

Jaurlaritzak ohar batean azaldu duenez, bileren lehentasuna da Euskal Osasun Sistemari buruzko Herri Itun zabala lortzeko lanean hastea.

Sumarrekin lehen hitzordua egin ondoren, ostiralean PP eta PSE-EE (Jaurlaritzako kidea) hartuko ditu; astelehenean, uztailak 15, oposizioko alderdi nagusia den EH Bildurekin bilduko da, eta asteartean EAJ, Jaurlaritzako alderdi nagusia, hartuko du.

Lehendakariak hausnarketa bat egin nahi du alderdiekin, lehentasunei eta erronkei buruz, eta lan-metodologia bat ezarri nahi du. Pisuzko gaien artean, Euskal Osasun Sistemari buruzko Herri Itun zabala lortzea kokatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sumar Mugimendua Imanol Pradales