Politika -

Frantziako hauteskundeak

EAJko kideek iragarri dute Fronte Popular Berriaren hautagaien alde bozkatuko dutela eskuin muturra geratzeko

Peio Etxeleku EAJko Ipar Buru Batzarreko presidenteak uste du "euskaldunon eskubideak arriskuan" daudela eskuin muturra boterera iristen bada. Era berean, adierazi du boto horrekin "aukera historikoa" dutela abertzale bat lehen aldiz Asanblada Nazionalera bidaltzeko.

Peio Dufau Fronte Popularreko hautagaia Ziburun egindako ekitaldi batean. Irudia: EH Bai
Peio Dufau Fronte Popularreko hautagaia Ziburun egindako ekitaldi batean. Irudia: EH Bai
Peio Dufau Fronte Popularreko hautagaia Ziburun egindako ekitaldi batean. Irudia: EH Bai

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren igandeko hauteskunde legegileen bigarren itzuliari begira, bai Ipar Euskal Herrian baita Frantziako Estatuan mugimendu ugari izaten ari da, eta Le Penen Bilgune Nazionalari aurre egiteko helburuz, EAJko Ipar Buru Batzarreko presidenteak, Peio Etxelekuk, baieztatu du Fronte Herrikoi eta EH Baiko Peio Dufauren alde bozkatuko duela seigarren hautesbarrutian, Lapurdiko kostaldean.

Etxalekurekin batera agerraldia egin dute asteazken goizean EAJren hautagaiek eta argitu dute Fronte Popularraren alde egingo dutela igandeko bigarren itzulian. Hala, laugarren barrutian, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barne, Gracianne Miranded Iñaki Etxaniz babestuko du eta bosgarrenean, Baionakoan edo Angelukoan, Jean Marie Erramuzpek Colette Capdeville.

Peio Etxeleku EAJko Ipar Buru Batzarreko presidenteak aurrez Naiz irratian esan duenez, "euskaldunon eskubideak arriskuan" daude eskuin muturrak boterera iristeko aukera handiak dituen honetan, eta horrekin batera uste du "aukera historikoa" ere badutela abertzale bat lehendabiziko aldiz Asanblada Nazionalera bidaltzeko.

Etxelekuren arabera, eskuinaren goraldia "Macronek egin duen lan zikinaren ondorioa da", Marie Le Penen alderdia demokraziaren etsaia dela azpimarratuz. Haren esanetan, "baztetertu behar da, honen aurka agertzen diren hautagaien alde bozkatuz", hau da, Colette Capdeville, Iñaki Etxaniz eta Peio Dufauren alde bozkatuz.

Gogoratu behar da Fronte Popular Berria izan zela iragan igandean lehen indarra Ipar Euskal Herriko hiru barrutietan: laugarrenean, Iñaki Etxaniz PSko kidea atera zen lehen postuan eta bosgarrenean, Colette Capdevielle PSko kidea; seigarrenean, berriz, Peio Dufau EH Baiko kidea izan zen lehena.

Eskuinaren aurka

Ipar Euskal Herrian eta Frantziar Estatu osoan atzo arratsaldean zen hauteskunde legegileen bigarren itzulirako hautagaitzak aurkezteko epea. Botoa ez zatitzeko, ezkerreko eta zentro eskuineko 210 hautagai baino gehiago erretiratu dira, eta hala, eskuin muturraren gehiengo osoa saihesteko.

Erretiratu diren hautagaitzetatik gehienak, 130 gutxienez, ezkerreko hautagaienak dira. 82 macronistenak eta bi eskuin tradizionalekoak. Gauzak horrela, Frantziako 500ndik gora barrutietatik soilik 91n izango da lehia hiru hautagaien artean.

Bart, France 2 telebista katean, egoera larria dela ohartarazi du Francoise Hollande presidente ohiak eta ziur da igandean ezkerra indartuta aterako dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Munduko albiste garrantzitsuak Euzko Alderdi Jeltzalea Iparraldea berriak Frantzia argazkiak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Hauteskundeak Frantzia Frantziako Gobernua gaur