Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Lehendakaria ez da Voxekin elkartuko, Beryl urakana, eta Getxo Jazz jaialdiaren hasiera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Imanol Pradales lehendakaria, kargu hartze ekitaldian. Argazkia: EFE
Imanol Pradales lehendakaria, kargu hartze ekitaldian
Imanol Pradales lehendakaria, kargu hartze ekitaldian. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Lehendakaria ez da Voxen elkartuko: Imanol Pradales lehendakaria ez da Voxekin bilduko Eusko Legebiltzarreko talde politikoekin eta eragile sozialekin egingo duen bilera sortan; izan ere, Maria Ubarrechena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearen arabera, alderdi ultraeskuindarrak ez ditu balio demokratikoak, giza eskubideak eta euskal autogobernua errespetatzen. Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak baztertu egin dutela salatu du, baina argi utzi du ez dutela isilaraziko.

- Beryl urakana: 5 kategoriako Beryl urakanak Karibe itsasoan jarraitzen du eta ipar-mendebaldera mugitzen ari da, Yucatan penintsulara bidean (Mexiko), Mexikoko Meteorologia Zerbitzuak zabaldutako informazioaren arabera. Beryl denboraldiko lehen urakana da, eta Nazioarteko Meteorologia Erakundeak ohartarazi duenez, urteko garai honetan intentsitate handieneko zikloi bat sortzen den lehen aldia da. 

- Getxo Jazz jaialdiaren hasiera: James Carter saxofoi-jotzaile estatubatuarrak irekiko du gaurtik igandera arte Getxon egingo den jazz jaialdian. Gaurko emanaldian, Alex White bateria-jotzaileak eta Gerard Gibb teklatu jotzaileak lagunduko diote. Halaber, datozen egunetan Stacey Kent abeslariak eta Bill Frisell gitarristak ere joko dute Muxikebarrin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Getxo bideoak Eusko Jaurlaritza Jazz jaialdiak albisteak Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Euskadiko PP bideoak Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Vox Hondamendi naturalen biktimak Sumar Mugimendua Imanol Pradales gaur