Politika -

Katalunia

Kataluniako Auzitegiak lehen aldiz ezarri die amnistia 'proces'agatik zigortutakoei

Miquel Buch Barne kontseilari ohia eta Lluis Escolà Puigdemonten bizkartzaina izan dira Amnistia Legearen onurak jasotzen lehenak. Ondoren, 2019ko urriko protestetan zigortutako zenbait lagun amnistiatu ditu.

Miquel Buch. Argazkia: EFE.
Miquel Buch. Argazkia: EFE.
Miquel Buch. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko Zibil eta Zigor Arloko Aretoko apelazio arloa hasi da Amnistia Legearen onurak ezartzen lehen zigortuei. Zehazki, Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari ohiak eta Lluis Escolà Carles Puigdemont presidente ohiaren bizkartzainak jaso dute amnistia.

Auzitegiak Buch y Escolàri erantzukizun penala kentzea erabaki du, "auzialdian erantzukizun kriminala deklaratu zioten ekintzak amnistiatuta geratu direlako".

Buch kontseilari ohiari lau urte eta erdiko kartzela-zigorra eta 20 urteko inhabilitazioa ezarri zioten, Lluis Escolà mossoa konfiantzazko kargu gisa izendatu zuelako, Puigdemont presidente ohiaren eskolta gisa jardun zezan hau atzerrian zegoen bitartean. Escolàk, berriz, lau urteko zigorra jaso zuen.

Gainera, areto berak amnistia onartu die 2019ko urriko protestetan zigortu zituzten bost laguni. Auzitegiak manifestarien erantzukizun penala iraungitzat jo du, "auzialdian erantzukizun kriminala deklaratu zuten ekintzak amnistiatuta geratu direlako".

Kasu guztietan, epaiak baztertu egiten du erantzukizun zibila kentzea, eta "horren ordaineko ondorioak dagokion jurisdikzioan egikaritu ahal izango dituzte kaltetuek", hau da, zenbait polizia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean Amnistia Legea