Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: sailburuen kargu-kartze ekitaldia, Julian Assange aske eta funtzionarioen soldata igoera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Sailburu berriak gaur jabetuko dira karguaz.
Sailburu berriak gaur jabetuko dira karguaz.
Sailburu berriak gaur jabetuko dira karguaz.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko ekainaren 25ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Sailburu berrien kargu-hartze ekitaldia:  Eusko Jaurlaritza berriko 15 sailburuak karguaz jabetuko dira gaur, 10:00etan, Ajuria Enean. Ekitaldi horrekin abiatuko da Imanol Pradales buru duen Exekutiboa.

- Julian Assange, libre: Julian Assange Wikileakseko sortzailea aske utzi du Londreseko Auzitegi Gorenak, Estatu Batuetako Gobernuarekin akordio batera iritsi ostean. Assangek bost urte eman ditu Londreseko espetxe batean.

- Funtzionarioen soldata igoera:  Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak langile publikoentzako % 2ko soldata igoera onartuko du. 2024eko urtarrilaren 1etik atzeraeraginezko ondorioa izango du neurriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PNV-EAJ Eusko Legebiltzarra argazkiak EAE Funtzionarioak bideoak Euskal musika argazkiak Ekonomia berriak EH Bildu Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Azken ordukoa Imanol Pradales