Politika -

Abortuaren Legea

16 eta 17 urte bitartekoek gurasoen baimenik gabe abortatzeko aukera babestu du Auzitegi Konstituzionalak

Horrekin batera, ospitale publikoak ezarri ditu praktika hori bideratzeko zentro gisa. 

Auzitegi Konstituzionalak. Argazkia: EFE.
Auzitegi Konstituzionalak. Argazkia: EFE.
Auzitegi Konstituzionalak. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak babestu egindu 16 eta 17 urte bitartekoei familiaren edo legezko tutoreen baimenik gabe haurdunaldia eteteko aukera ematen dien abortuaren legearen erreforma. Gainera, aipatutako abortua burutu ahal izateko, ospitale publikoak ezarri ditu praktika hori bideratzeko zentro gisa.

Horrenbestez, Voxek sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko 1/2023 Legearen aurka jarritako helegitea baztertu du Auzitegi Konstituzionalak. Horrek 2010ean onartutakoa aldatzea eskatzen bazuen ere, gehiengo aurrerakoiaren aldeko zazpi botorekin eta kontrako laurekin bertan behera geratu da.

Santiago Abascalen alderdi ultraeskuindarrak Konstituzionalera eraman zuen legea, askatasunaren, aniztasunaren eta legezkotasunaren printzipioak, eta bizitzeko, berdintasunerako eta askatasun ideologikorako eskubideak urratzen zituela argudiatuta.

Concepcion Espejel, Enrique Arnaldo, Cesar Tolosa eta Ricardo Enriquez magistratuen boto partikularrek ez dute saihestu gehiengoaren erabakia.

Erreforma

Kongresuak 2023ko otsailean behin betiko onartu zuen 16 eta 17 urte bitarteko adingabeei abortatzeko eskubidea berriro bermatzen zuen erreforma, gurasoen edo legezko tutoreen baimenik gabe; 2015ean Mariano Rajoyren Gobernuak ezabatutako artikulua, hain zuzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Politika Epaiketak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala Nerabezaroa albisteak Gurasoak