Politika -

ASTE POLITIKOA

Inbestidura saioa eta lehendakari berriaren kargu-hartzea, asteko hitzordu politiko nagusiak EAEn

EAJ eta PSE-EEren arteko akordioa berrestearekin hasi, inbestidura saioa burutu eta larunbatean, Gernikako Juntetxean, lehendakari berriaren zinarekin amaituko da aste politikoa Euskadin.

Gernikako Juntetxea. Argazkia: Euskadi.eus
Gernikako Juntetxea. Argazkia: Euskadi.eus
Gernikako Juntetxea. Argazkia: Euskadi.eus

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetako egutegian egun asko ageri dira gorriz markatuta:

ASTELEHENEAN: EAJren eta PSEren militanteek bi alderdien egin duten Gobernu-akordioa berretsiko dute.

PSE-EEren kasuan, ostegunean hasi eta larunbateko 14:00ak arte, telematikoki bozkatu ahal izan dute oinarriek da eta astelehenean, aurrez aurre, alderdiak tokian-tokian dituen herriko etxeetan emango dute boza. Emaitzak astelehenean bertan ezagutuko dira.

EAJren kasuan, berriz, Aberri Batzarrak ezohiko bilera egingo du 19:00etatik aurrera, Sabin Etxean, Euzkadi Buru Batzarrak proposatuko dion koalizio ituna onartu ala ez erabakitzeko.

ASTEAZKENEAN: Gauzak ondo, egun horretan sinatuko dute ituna Legebiltzarrean.

OSTEGUNEAN: Imanol Pradales eta Pello Otxandiano inbestidurara aurkeztuko dira.

Pradalesek bermatuta ditu lehendakari izendatzeko behar dituen botoak, EAJk eta PSE-EEk gehiengo absolutua baitute (39 boto) baina Otxandianok ere aurkeztea erabaki du, Pradales hautatuko duela jakin arren, Euskadiren "eraldaketa nazionala" jomugan, estatutu politiko berri bat lortzeko bidean, eta gobernagarritasun "berritzaile eta feminista" osatze aldera keinu hori egin nahi duelako.

LARUNBATEAN: Lehendakari berriaren kargu hartze ekitaldia egingo da Gernikan eta orduan jarriko dizkiegu sailburuei ere izen-abizenak.

Karguaren zin horretan aginte makila hartu du esku artean Imanol Pradalesek. Azken 40 urteotan, Ardantzaz geroztik,  lehenkadariz lehendakari pasatzen joan den makila, Jaurlaritzako buruaren boterea irudikatzen duen ikurra da eta ETB egileekin egon da gaur:

Euskal makila, duela 300 urtetik miresmen eta aginte ikur
Euskal makila, duela 300 urtetik miresmen eta aginte ikur
Euskal makila, duela 300 urtetik miresmen eta aginte ikur

2:23
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak EH Bildu Euskal sozialistak Zenbat hautagai aurkeztu dira? Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Imanol Pradales Pello Otxandiano