Politika -

PSE-EAJ-PP akordioaren ostean

San Markok atez ateko sistema ezin duela kendu ohartarazi dute

Mankomunitatea "PSEri eta PPri emateko, alderdi abertzale bat botatzea" leporatu dio San Markoko presidenteak EAJri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ainhoa Intxaurrandieta (Bildu) San Marko Mankomunitateko presidenteak ohartarazi du erakundeak ez duela "atez ateko sistema kentzeko eskumenik", atzo PSE, PP eta EAJren arteko akordioaren ostean, presidente kargua hartuko duen Denis Itxaso sozialistak esan zuena baliogabetuz.

"Sorpresa" adierazi du Itxasoren adierazpenengatik, eta ildo honetan, Udalen eta Mankomunitatearen eskumenak ezagutu beharko lituzkeela esan dio Itxasori.

Adierazpenak kanpainaurreko testuinguruan kokatu ditu mankomunitateko presidenteak, eta "Udalen erabakiak ezin ditu erakunde honek gelditu", gaineratu du.

Mankomunitatea "PSEri eta PPri emateko, alderdi abertzale bat botatzea" egotzi dio EAJri, baina "Bilduren aurkako akordioekin ere ez dute gure helburua geldituko: Gipuzkoan 0 zabor egotea", esan du.

Bere iritziz, "enpresa handien alde egin beharrean, herritarren alde" lan egiten dutelako bota dituzte, eta "inork euren herrietan nahi ez duen erraustegi bat sustatu" nahi izatea leporatu die PPri, PSEri eta EAJri.

Mankomunitatearen buru egon den urtearen balantzea egin du Intxaurrandietak, eta hiru garbigune (Oiartzunen, Hernanin eta Usurbilen) egin dituztela, Donostian bigarren bat jartzeko lanak eta Urnietan bosgarren edukiontzia jarri dutela nabarmendu du.Mankomunitatea osatzen duten 10 herritatik 9tan Bilduk gobernatzen duela ekarri du gogora, horregatik, "Gipuzkoa 0 zaborreko lurralde bilakatu arte bidea zein den" badakitela esan du.

Ainhoa Intxaurrandieta (Bildu) San Marko Mankomunitateko presidenteak ohartarazi du erakundeak ez duela "atez ateko sistema kentzeko eskumenik", atzo PSE, PP eta EAJren arteko akordioaren ostean, presidente kargua hartuko duen Denis Itxaso sozialistak esan zuena baliogabetuz."Sorpresa" adierazi du Itxasoren adierazpenengatik, eta ildo honetan, Udalen eta Mankomunitatearen eskumenak ezagutu beharko lituzkeela esan dio Itxasori.Adierazpenak kanpainaurreko testuinguruan kokatu ditu mankomunitateko presidenteak, eta "Udalen erabakiak ezin ditu erakunde honek gelditu", gaineratu du.Mankomunitatea "PSEri eta PPri emateko, alderdi abertzale bat botatzea" egotzi dio EAJri, baina "Bilduren aurkako akordioekin ere ez dute gure helburua geldituko: Gipuzkoan 0 zabor egotea", esan du.Bere iritziz, "enpresa handien alde egin beharrean, herritarren alde" lan egiten dutelako bota dituzte, eta "inork euren herrietan nahi ez duen erraustegi bat sustatu" nahi izatea leporatu die PPri, PSEri eta EAJri.Mankomunitatearen buru egon den urtearen balantzea egin du Intxaurrandietak, eta hiru garbigune (Oiartzunen, Hernanin eta Usurbilen) egin dituztela, Donostian bigarren bat jartzeko lanak eta Urnietan bosgarren edukiontzia jarri dutela nabarmendu du. Mankomunitatea osatzen duten 10 herritatik 9tan Bilduk gobernatzen duela ekarri du gogora, horregatik, "Gipuzkoa 0 zaborreko lurralde bilakatu arte bidea zein den" badakitela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoako albisteak EH Bildu Gipuzkoa PSE-EE berriak Denis Itxaso Eguneko albisteak Eguneko albisteak Birziklatzea