Politika -

Eusko Legebiltzarra

Otxandianok lehendakari izateko hautagaitza erregistratu du "nazio eraldaketa" lortzeko bidean

Idatzi batean azaldu duenez, Euskadiren egungo "ia salbuespeneko" agertoki politikoa abiapuntu hartuta, eta "hauteslekuetako emaitzek erakutsitako errealitate progresista eta ezkertiarra" kontuan izanda erabaki du bere hautagaitza aurkeztea.

Pello Otxandiano. Artxiboko argazkia: EFE
Pello Otxandiano
Pello Otxandiano. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk Pello Otxandianoren Lehendakaritzarako hautagaitza aurkeztu du gaur, ostiralarekin, Eusko Legebiltzarrean, Euskadiren "eraldaketa nazionala" jomugan, estatutu politiko berri bat lortzeko bidean, eta gobernagarritasun "berritzaile eta feminista" osatze aldera.

Hautagaitzarekin batera, idatzi bat erantsi du EH Bilduko lehendakarigaiak datorren ekainaren 20ko inbestidura saioan egoteko bultzada eman dioten arrazoiak azalduz, nahiz eta jakin Imanol Pradales (EAJ) hautatuko dutela lehendakari bere alderdikideen eta PSE-EEren babesa jasoko baitu.

Idatzian esan duenez, Euskadiren egungo "ia salbuespeneko" agertoki politikoa abiapuntu hartuta, eta "hauteslekuetako emaitzek erakutsitako errealitate progresista eta ezkertiarra" kontuan izanda erabaki du bere hautagaitza aurkeztea.

"Jakin badakigu une historiko honetan ere nahitaezkoa dela eraldaketa nazionala. Herriaren alde honetatik horri erantzun bat emateko maila dugu, erronkei eta mehatxuei aurre egiteko baldintzak betetzen ditugu", adierazi du.

"Eraldaketa nazional horrek", bere iritziz, hiru ardatz beharko lituzke: egoeraren diagnostiko "zintzo" bat egitea litzateke lehena; estatutu politiko baten onarpena jasotzen duen herri proiektu bat garatzea, bigarrena, eta "XXI. mendeko gobernagarritasuna" martxan jartzea, hirugarrena, alegia gobernu "berritzaile eta feminista" osatzea eta "parte hartze demokratikoan" sakontzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra EAEko hauteskundeak EH Bildu Hautagaiak gaur Eguneko albisteak Albisteak Pello Otxandiano